Sareak sortzen ari dira Mimukai zentroan

Aktibazio Ekonomikoko Planaren barruan, Leitzako Kaxkabeltza Elkarteko kideekin bildu ziren atzo Cederna Garalurreko teknikariak. Bertan, elkarte eta bazkideei zuzendutako zerbitzuei buruzko informazioa eman eta haien beharrak eta interesak jaso zituzten.
Kaxkabeltza Elkarteak, gaur egun, 42 bazkide ditu eta bere helburuetako bat tokian tokiko kontsumoa bultzatzea da.

Mimukai sarea, Leitzako egoitzatik kanpo, Mendialdea osoan ere zabaltzen ari da. Horren adibide da, Lekunberri Mugimenduan elkarteko kideekin egindako bilera. Cederna Garalur elkarteko teknikariak Lekunberri Mugimenduan elkarteko kideekin bildu ziren merkatariek eskura dituzten zerbitzuen berri emateko.