Ostalaritzan bertako produktuak erabiltzeko formakuntza
14 de urria de 2026
Mendialdeko ostatuetan bertako produktuen eta, zehazki, eskualdeko produktuen erabilera sustatu nahi dugu, baita produktuak erosterako orduan kanal ahalik eta laburrenen erabilera ere. Gaur egun, baina, ohikoena banaketa enpresekin lan egitea da, eta behin horretara ohituta, zaila da eredua aldatzea. Aldaketa horretan eta bertako produktuen erabileran laguntzeko asmoz antolatu dugu formakuntza hau.
Nori zuzenduta:
Nagusiki, formakuntza eskualdeko ostalaritzako sukaldarientzat zuzenduta dago. Hala ere, ostalaritza sektoreko edonor gonbidatuta dago, nahiz eta sukaldaria ez izan.
Edukiak:
Formakuntza Paz Noguera sukaldaritza irakasleak eta Ekoaldeko Iñigo Zigandak emango dute eta hiru atal izango du.
Lehendabizi, bertako produktuekin egindako bi plater aurkeztuko dira, eta horiekin batera plateren laginketa edo “escandalloa” (kostuaren azterketa) ere landuko dugu.
Bigarrenez, menuetan, kartan eta orokorrean ostalaritzako sukaldeetan bertako produktuak txertatzen joateko gakoak eta gomendioak azalduko dira.
Azkenik, Ekoalde proiektuaren berri emango dute, Nafarroako produktu ekologikoak ostalaritzara gerturatzeko egiten ari den ahalegina aurkeztu, eta eskualdeko zein Nafarroako zenbait produkturen dastaketa egingo da.
Informazio praktikoak:
DATA: Urriak 26
ORDUA: 16tatik 19tara
TOKIA: Uitzin, Merkualde Elkartean
HIZKUNTZA: formakuntzaren parte bat euskaraz izango da eta bestea gazteleraz, baina itzulpena egongo da
Izen-ematea:
Izena emateko, galdetegi hau bete behar da: labur.eus/ostal-formak
Informazio gehiago: mendialdea-elikadura@cederna.es 607515584
Kategoriak
Azken sarrerak




