Elikadura

Elikadurak berebiziko garrantzia du Mendialdean, bai garapen ekonomikoan, bai identitate kulturalean. 2019an elikadura sistemaren inguruko diagnostikoa egin zen eta segidan Elikadura Mendialdea Proiektua martxan jarri zen. Proiektu horren helburu nagusia da tokiko elikadura-sistema jasangarri eta kohesionatua egituratzea, bere dimentsio guztiak lotuz eta koordinatuz: lurren kudeaketa eta elikagaien ekoizpenetik kontsumoraino, eraldaketa, merkaturatzea eta banaketa barnebilduz. Proiektua martxan dagoenetik, askotariko ekintzak egin dira: Habelarte Mendialdeko Baserritarren Elkartearen sorrera bultzatu, Mendialdeko Azoka Ibiltaria martxan jarri eta antolatu, Mendialdeko Elikagaiak Katalogoa sortu, bertako produktuaren garrantziari buruzko sentsibilizazio kanpainak egin, eta tokiko Elikadura-ekoizpena sustatzeko ekintzak.

Proiektuaren gobernantza

Eskualdeko udalen eta Cederna Garalurren artean egindako hitzarmenari esker, 2019tik Elikadura Dinamizatzaile figura dago. 2021. urtean Mendialdeko Elikadura Mahaia gobernantzarako eremua sortu zen, eta bertatik koordinatu eta antolatzen dira proiektu honetako jarduerak eta ekintzak. Elikadura Mahaiak berak bultzatutako proiektuez gain, Elikadura Dinamizatzaileak beste erakunde batzuek gidatutako proiektuetan ere parte hartzen du.

1. helburua: Nekazaritzako elikagaien sektorearen lehiakortasuna eta errentagarritasuna hobetzea

  • Balio-katean integratzea

  • Baliabideen aprobetxamendua sustatzea

  • Enpresetan ekintzailetza eta berrikuntza bultzatzea

  • Prestakuntza eta aholkularitza

2. helburua: ekoizpen ekologikoa eta kontsumo-ereduaren aldaketa bultzatzea

  • Sektorearen sentsibilizazioa bultzatzea

  • Lurraldeari lotutako elikagaien ekoizpena sustatzea

Proiektuak: ekoizpena babesteko eta bultzatzeko

Formakuntzak

INTIArekin batera, ekoizpen profesional zein etxeko ekoizpenari begirako formakuntzak antolatzen ditugu.

2026an Keyline sistema eta uraren aprobetxamenduari buruzko formakuntza antolatu genuen, Sustraiak Habitat Desgin-ek emanda. Muskitzen (Imotzen) egin zen. Halaber, Makeako gaztainaren eraldaketarako gunera joan ginen, hango esperientzia ezagutzera.

Aurretik, beste gai hauek ere landu izan dira:

  • Etxerako baratzegintza
  • Fruitu gorrien ekoizpena
  • Frutagintza

Aholkularitza eta lurzoruen azterketa

Ekoizle profesional txikiek eta eredu txikian profesionalizatzeko asmoa dutenek, maiz, aholkularitza espezifikoaren beharra adierazi dute. Behar horri erantzuna emateko asmoz, azken urteetan lurzoruetako azterketa eta proiektuen aholkularitza zerbitzuak eskaini ditugu. Dirulaguntza ezberdinak baliatu ditugu horretarako. 2024. urtean, RuralNav 2024 proiektuaren baitan antolatu genuen. 2026-27an, Nuevos caminos hacia la agroalimentación local  proiektuaren baitan (Europar Batasunak – FEADERek NPB 2023-2027ko Plan Estrategikoaren esparruan eta Nafarroako Gobernuak finatziatuta) antolatzen ari gara zerbitzu horiek.

Baratzegintza profesionala sustatu

Mendialdean, eta orokorrean Nafarroako iparraldean, barazkien ekoizpen profesionala oso murritza da. Eskualdean tokiko elikadura sistema indartsua eraikitzeko erronka nagusietakoa, beraz, ekoizpen falta da eta, bereziki, barazkien ekoizpenaren gabezia. Horri erantzuna emateko, proiektu ezberdinen baitan hainbat ekintza antolatu ditugu:

  • Hortinova. Demostración de modelos sostenibles de producción hortícola en pequeña escala, orientados a impulsar la primera instalación agrícola en la zona norte de Navarra proiektuaren baitan (Ayuda a proyectos piloto en cooperación para la innovación agraria), eskualdean baratzegintzan aritzeko interesa duten pertsonak ezagutu eta horien profila aztertu.
  • Hortinova proiektuan Nafarroako Iparraldeko baldintzetara egokitutako barazkien ekoizpenaren entsegua.
  • Eskualdean baratze profesional bat sortzeko lanketa eta finantziazio bilaketa.

Proiektuak: tokiko kontsumoa sustatzeko

Mendialdeko Azoka Ibiltaria

Mendialdeko Azoka Ibiltaria Mendialdeko Elikadura Mahaitik sustatzen da. Cederna-Garalurrek eta Plazaola Partzuergo Turistikoak koordinatzen dute, eta Udalekin, Habelarte Elkartearekin eta Kontsumo Taldeekin batera antolatzen dute. 2020. urtean martxan jarri zen ekimena eta 2026koa dagoeneko 7. edizioa izango da. Ekimenaren helburua bertako nekazaritzako elikagaiak eta artisautza sustatzea da, ekoizleei ikusgarritasuna eman eta merkaturatzeko gune bat eskaini.

Mendialdeko Elikagaiak katalogoa

Mendialdeko Elikagaiak katalogoan Mendialdean ekoitzi edota eraldatutako nekazaritzako elikagaiak jasotzen dira, eskualdean erosi eta kontsumitu daitezkeenak. Hala, bertan aurkituko dira merkaturatze-kanal laburrak baliatzen dituzten ekoizleak eta/edo eraldatzaileak, eta, horrekin batera, ekoizle bakoitzari buruzko zenbait informazio: lantzen dituzten produktuak, nola ekoizten dituzten, non erosi daitezkeen, eta harremanetarako datuak. Helburua da tokiko produktu-eskaintza eskuragarri jartzea eta, horrekin batera, haren sustapena bultzatzea.

Jantoki kolektiboetan elikadura-trantsizioak

Sukaldaritza kolektiboan eragiteko lana egin dugu azken urteotan. Eskualdeko jangela kolektiboetan (eskola eta eguneko zentroetan) elikadura iraunkor eta osasungarriranzko trantsizio-prozesuak bultzatu edo babestu dira. Eremu horretan eragitea garrantzitsua da hainbat arrazoiengatik. Batetik, eskari erregular eta egituratua izanik, ekoizleentzat salmentarako bide interesgarria eskaintzen dute jangela kolektiboek; bestetik, erosketa publikoan eragiteko aukera eskaintzen dute; eta, azkenik, erabiltzaile askorengan eragiteko aukera ematen dute.

Barazki eskariaren azterketa (Hortinova proiektuan)

Hortinova proiektuaren baitan (Hortinova. Demostración de modelos sostenibles de producción hortícola en pequeña escala, orientados a impulsar la primera instalación agrícola en la zona norte de NavarraAyuda a proyectos piloto en cooperación para la innovación agraria), Baztan-Bidasoa eta Mendialdea eskualdeetan barazkien eskariaren azterketa egin dugu. Azterketa jangela kolektiboen eskarian zentratu dugu eta emaitza argia izan da. Eskualdean badago gertuko barazki fresko eta ekologikoen eskari handia baina, aldiz, ekoizpen profesional oso gutxi dago. Pertsona berriak instalatzeko beharra dagoela erakusten du egindako lanak. Bidenabar, azterketa honen bidez eskualdeko sukalde kolektiboen azterketa orokorragoa egin dugu eta aukera izan dugu detektatzeko zeintzuk diren sukalde horien indarguneak, ahuleziak, eta elikadura osasungarri eta iraunkor baterantz joateko zeintzuk diren oztopo edo zailtasun nagusiak.

Proiektuak: sentsibilizazioa

Tokiko Elikadura – Politika Publikoen Jardunaldia

2025eko ekainean, eskualdean ekoizpena sustatzeko helburuz, Elikadura sistema eta elikagaien ekoizpena bultzatzeko tokiko politika publikoei buruzko Jardunaldia antolatu genuen.

Kikilisalda proiektua

Elikadura-ingurunean (kontsumo-ohiturak, dietak, etab) eragiteko, zenbait ekintza eta sentsibilizazio-lanak egin ditugu: eskolekin lanketa eta eskoletatik baserrietara bisitak egiteko programa, LAGA Gizarte Zerbitzuek bultzatutako Kikilisalda proiektuan parte hartu, jardunaldiak antolatu, etab.

Eskolatik baserrira – Bisita programa

2024tik landu da programa eskualdeko eskola eta ekoizleekin. Helburua ikasleak eskoletatik atera eta bertatik bertara eskualdeko baserriak eta bertako nekazariak ezagutzea da. Edonola, proiektua gauzatzeko finantziazio egonkorrik ez dago eta, beraz, horren arabera urte bakoitzean bisita gehiago edo gutxiago antolatzen dira.

Marta Barba

Técnico de Alimentación

mendialdea-elikadura@cederna.es

607 515 584

Kontaktu teknikoa