Komunitatea
Funtsezkoa da sareak sortzea eta eragileen arteko lankidetza sustatzea. Horregatik, egunez egun, komunitate sendo bat eraikitzeko, hainbat arlotan lan egiten dugu:
Mendialdeko Behatoki Sozioekonomikoa Planaren gobernu, erabaki eta kontrolerako organo nagusia da, eta bertan lan-ildoak eta proiektuak onartzen dira. Udalek, Cederna Garalurrek, Plazaola Partzuergo Turistikoak eta eskualdeko eta lurraldeko hainbat eragile eta elkartek osatzen dute, hala nola Enplegu Zerbitzuak, Sodenak…
Ekosistema sozioekonomikoa bultzatu nahi dugu, hainbat mailatan harremanak eta sinergiak sortuz ekintzaileen, enpresen, elkarteen, herritarren, ikastetxeen eta komunikabideen artean.
Era berean, eskualdetik kanpoko erakunde, enpresa eta eragileekin lankidetzan aritzeko bideak sortzen ditugu.
Entitateak
Nafarroako Mendialdeko 10 udalerriek (Araitz, Areso, Basaburua, Betelu, Goizueta, Imotz, Larraun, Leitza eta Lekunberri), Plazaola Partzuergo Turistikoak eta Cederna Garalur Elkarteak abian jarri dute Eskualdeko Ekonomia Sustatzeko Plana. Mendialdeko garapen ekonomikoko eragile nagusiak dira eta guztien arteko lankidetza funtsezkoa izan da. Nafarroako Gobernuak finantzatzen du, Industria eta Trantsizio Ekologiko eta Digitaleko Departamentuaren bidez.
Eragileak
Mimukai lurraldeko erakunde eta entitateekin sarean ari da lanean, Mendialdean proiektuak bultzatzeko, baliabideak konektatzeko eta aukerak sortzeko.
Lan-taldea
Cederna Garalurreko Mendialdea Eskualdeko lan-taldea
Mimukai erabiltzaileak
Lurraldean lan egiteko, biltzeko eta lankidetzan aritzeko beren jarduna ingurune egoki batean garatzen duten profesionalak eta elkarteak
Komunikabideak
Tokiko komunikabideekin lankidetza estuan dihardugu, zentroaren proiektuak ikusarazteko eta Mendialdea Eskualdeko garapen sozioekonomikoa dinamizatzeko





































