Formakuntza

Eskualde bat lehiakorra izan dadin, beharrezkoa da bertan bizi diren herritarrei bitartekoak eskaintzea. Enplegurako prestakuntza beharrak aztertu eta Mendialdean bertan eskaini nahi da beharrezko formazioa. Hori bideratzeko, formakuntza zentroekin eta eskualdeko zenbait enpresa eta eragilerekin lankidetzan ari gara, tokiko enplegua eta ekintzailetza sustatu eta talentua bertan atxikitzeko.

1. helburua: Tokiko biztanleen enplegagarritasuna hobetzea

  • Prestakuntza-beharrak identifikatzea

  • Etengabeko prestakuntza eta birziklatze profesionala antolatzea

  • Ikastetxeen eta tokiko enpresen arteko lankidetza

2. Helburua: Enplegua, ekintzailetza eta tokiko talentuaren atxikipena sustatzea

  • Prestakuntza-zentroekiko lankidetza indartzea

  • Tokiko talentuarentzako aukerak bultzatzea

  • Merkatuaren eskaeretara egokitutako hezkuntza- eta lanbide-orientazioa

Proiektuak

Autonomoentzako formakuntzak

Pertsona autonomoei eta negozio txikiei zuzendutako prestakuntza, beren jarduera kudeatzeko eta hobetzeko funtsezko arloetan: kudeaketa fiskala eta kontablea, merkataritza, marketina, publizitatea eta enpresa-proiektuak indartzeko bestelako tresna erabilgarriak.

Industria arloko formakuntzak

Eskualdean industria-arloan langileei eta langabeei formakuntza eskaintzea. Enpresen behar komunei erantzungo dien prestakuntza erraztea, hala nola orga, plataforma jasotzailea eta laneko arriskuen prebentzioa.

Zaintzen arloko formakuntzak

Pertsonen arreta eta zaintzak suposatzen duen gizarte-erronkari aurre egiteak, sektorean lan egiten duten profesionalen etengabeko prestakuntza eskatzen du.

Lide Huici

Centro Mimukai

mimukai-komunikazioa@cederna.es

697 655 664

Kontaktu teknikoa