Mendialdeko produktu eta kanal laburren hamabostaldia

13 de urria de 2026

Bertako produktuak tokian toki kontsumitu ahal izateko, funtsezkoak dira euren etxaldean salmenta zuzena egiten duten ekoizleak zein ekoizleei produktua zuzen erosten dieten dendak. Eskualdean, gainera, zenbait jangela kolektibotan (eskoletako edota eguneko zentroetako jangeletan) ari dira eskualdeko produktuak erosten eta eguneko menuan txertatzen.

Mendialdeko produktu eta kanal laburren hamabostaldiarekin kanal laburrak indartu eta bertako produktu zein horiek saltzen dituzten dendei ikusgarritasuna eta laguntza eman nahi diegu. Horretarako, ekimen hauek egingo ditugu urriaren bigarren hamabostaldian:

Jangela kolektiboetan bertako produktuak erabiltzeko formakuntza

Ostalaritzan bertako produktuak erabiltzeko formakuntza

Mendialdeko Elikagaiak katalogoaren eguneraketa eta digitalizazioa

Mendialdeko produktu eta kanal laburren inguruko bideoa

  • Mendialdeko Elikagaiak: ekoizpenetik kontsumoraino. Bideoaren eta katalogoaren aurkezpena egingo dugu, bertako ekoizleen presentziarekin eta bertako produktuen dastaketarekin.
  • Urriaren 29an
  • 18.30tan
  • Plazaolan (Lekunberrin)

Informazio gehiago: mendialdea-elikadura@cederna.es 607515584

Kategoriak

Azken sarrerak

  • Mendialdeko produktu eta kanal laburren hamabostaldia

    13 de urria de 2026
  • V. Emakume Artzainen Eguna

    30 de iraila de 2026
  • PDR 2023-2027. 2026eko deialdia.

    29 de iraila de 2026