Landa garapena

Tokiko Ekintza Talde bat gara, eta garapen sozial eta ekonomikoa bultzatzeko lan egiten dugu. Bizilagunen bizi-kalitatea hobetuko duten tokiko garapen-estrategiak abian jartzeko lurraldeko eragile sozial eta ekonomikoekin lankidetza estuan egiten dugu lan. Halaber, zerbitzu publiko eta pribatuen sarea sendotuz, biztanleria landa-ingurunean erakartzea eta mantentzea dugu helburu.

1. Helburua: Tokiko garapena eta lurralde-kohesioa indartzea

  • Mendialdeko beharretara egokitutako tokiko garapen-estrategiak bultzatzea

  • Udalerrien, erakundeen, enpresen eta lurraldeko eragile sozial eta ekonomikoen arteko lankidetza indartzea

  • Zerbitzu publiko eta pribatuen sarea sendotzea, bizi-kalitatea hobetzeko funtsezko elementu gisa

  • Lurralde-kohesioa eta eskualdeko udalerrien arteko oreka sustatzea

  • Biztanleria landa-eremuan erakartzen eta mantentzen lagunduko duten ekimenak babestea

2. helburua: Aukera sozial eta ekonomiko berriak bultzatzea

  • Lurraldeari lotutako ekintzailetza eta enplegua sustatzea

  • Tokiko baliabideak modu jasangarrian baliatuko dituzten proiektuak bultzatzea

  • Landa-eremuko biztanleen bizi-kalitatea hobetuko duten ekimenak sustatzea

  • Elikadura, merkataritza, turismoa, energía, industria, etab. sektoreen arteko lankidetza indartzea

  • Berrikuntza, jasangarritasuna, digitalizazioa eta genero ikuspegia landa garapeneko estrategietan txertatzea

Proiektuak

LEADER

2023-2027 Tokiko Garapen Parte-hartzailerako Estrategia (TGPE) Cederna Garalurren tresna da Nafarroako Mendialdearen erronkei erantzuteko, hala nola, burujabetza energetikoari, klima aldaketari, etxebizitzari, gure herrietako negozioen belaunaldien arteko erreleboari edo gure baliabideak ustiatzeko eredu iraunkorren finkapenari. 

Zaintza

Landa-eremuetan, adinekoei eta mendeko pertsonei arreta eta zaintza ematea lehentasunezko erronka bihurtu da, biztanleria zahartzen ari delako eta gizartean eta familia ereduan aldaketak gertatu direlako. Zaintza-ekosistemak sortzea, sektorea profesionalizatzea eta duintzea, formakuntza, edota zerbitzuak eta azpiegiturak sortzea estrategikoa da, bai zaintzak gizartean duen garrantziagatik, bai enplegua eta ekintzailetza-aukera berriak sortzeko duen potentzialagatik.

RuralNav

RuralNav erronka demografikoari eta despopulazioari aurre egiteko programa berritzailea da. Landa-eremuetan zaintza-eredu berriak aztertzea du lehentasun.

Elena Irigoien

Coordinadora

mimukai@mimukai

674 024 823

Kontaktu teknikoa