Merkataritza

Merkataritza eta ostalaritza funtsezko sektoreak dira lurraldearen egituraketan eta dinamizazio sozioekonomikoan. Ematen duten jarduerari eta zerbitzuari erreparatuta, bi sektore desberdin izan arren, gai askok batzen dituzte. Horren erakusgarri da Leitzako Kaxkabeltza eta Lekunberri Mugimenduan elkarteetan herriko merkatari eta ostalariak batu izana, beste zerbitzu batzuez gain. Biztanleei bi zerbitzu horiek ematen dizkieten establezimendu mistoak ere badaude beste udalerri txikiago batzuetan, hala nola Basaburuan, Areson edo Imotzen.

Cederna Garalur Nafarroako Landa Merkataritza Dinamizatzeko Zerbitzuen Sareko kidea da. Nafarroako Gobernuko Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak sustatzen du sarea, Toki Garapeneko Taldeekin lankidetzan. Sareko ekintzak Mendialdeko Planean sartuta daude.

1. helburua: lehiakortasuna hobetzea

  • Txostenak eta azterlanak egitea

  • Ekintzailetza, lehiakortasuna eta prestakuntza.

2. helburua: merkaturatzea sustatzea

  • Elkarteen dinamizazioa bultzatzea

  • Sektoreen arteko lankidetza sustatzea

  • Komunikazio-estrategia bat sortzea sektorearentzat

Proiektuak

Banakako aholkularitza

Nafarroako Landa Merkataritza Dinamizatzeko Zerbitzu Sarearen bidez, 10 ordura arteko doako aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen dizugu, zure negozioaren kudeaketa hobetzeko tresna eta baliabide berriak ezagutzeko eta horiek zure saltokian integratzeko aukera izan dezazun. Gainera, hobekuntza-prozesu osoan lagunduko dizugu honako arlo hauetan: eraldaketa digitala, estrategia, saltokiak, bezeroak, pertsonak eta kudeaketa.

Saltokietako praktika onak sustatu

Proiektu honek, tokiko merkatarien ahalegina agerian jartzeaz gain, saltokiak praktika onak inplementatzera animatzen ditu, bideoan erakusten diren tankerakoak. Aipatutako praktikek eredu gisa balio dute beste batzuek bide bera jarrai dezaten, Nafarroako hurbileko merkataritza indartuz.

Mendialdeko Landa Merkataritzaren Dinamizazio Zerbitzua

Nafarroako landa-merkataritzari laguntzeko proiektua. Sektorearen profesionalizazioa bultzatzen du, aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen du digitalizazioan, jasangarritasunean eta kudeaketa administratiboan, saltoki berriei laguntzen die abian jartzen, eta saltokien, elkarteen, udalen eta lurraldeko beste eragile batzuen arteko lankidetza eta komunikazioa indartzen du.

Andoni Martín

Técnico de Comercio

andonimartin@cederna.es

624 178 953

Kontaktu teknikoa