Ekintzailetza

Cederna Garalurrek, Nafarroa Ekintzailetza Sarearekin —Navarra Emprende— batera, lurraldean ekintzailetzaren aldeko kultura sustatzeko lan egiten du. Ekintzailetza Mendialdea eskualdearen garapen ekonomiko eta sozialerako funtsezko motorretako bat da, eta zeharkako elementua da lantzen dituzten sektore ekonomiko guztietan. Horregatik, ekintzailetza eta enpresen sendotzea babestea proiektuaren helburu estrategikoetako bat da. Zerbitzu hau Nafar Lansarek finantzatzen du.

Era berean, Mendialdeko Aktibazio Planaren esparruan, ekonomia sozial eta eraldatzailetik ere babesten da ekintzailetza, lurraldeari eta pertsonei lotutako enpresa-eredu berrien sorrera sustatuz. Ildo horretan, tokiko negozioen jarraipena bultzatzea ere funtsezko lan-ildo gisa ulertzen da, eskualdeko enplegua, zerbitzuak eta jarduera ekonomikoa mantentzeko eta tokiko ekintzailetza-ekosistema indartzeko.

1. Helburua: Ekintzailetzaren sustapena

  • Tokiko negozioak abian jartzeko, sendotzeko, dibertsifikatzeko eta haien jarraipena bermatzeko aholkularitza pertsonalizatua

  • Bideragarritasun-planak egiten lagundu

  • Kontabilitate- eta zerga-kudeaketako oinarrizko prestakuntza

  • Finantzaketa bilatzen laguntzea, eta izapideei nahiz eskuragarri dauden baliabideei buruzko informazioa ematea

  • Ekintzailetza-kulturaren sentsibilizazioa eta sustapena

2. Helburua: Ekonomia sozialean oinarritutako negozio-eredu berrien sustapena eta negozioen erreleboari laguntza

  • Ekonomia sozial eraldatzailean oinarritutako ekintzailetza kolektiboko ekimenei laguntza

  • Ekintzailetza sustatzea, negozioen erreleboa erraztuz

  • Negozioen erreleboaren bidez eskualdean enplegua, hurbileko zerbitzuak eta jarduera ekonomikoa mantentzearen garrantziari buruzko sentsibilizazioa

Proiektuak

Ekintzailetza babesteko zerbitzua

Mendialdean sortzen diren ekintzaileen ekimenak abian jartzeko, sendotzeko eta dibertsifikatzeko banakako aholkularitza.

Negozioen erreleboa: “Hartu lekukoa” proiektu pilotua

Azken urteotan, gure herrietako negozio asko belaunaldi-erreleborik gabe itxi dira, eta beste hainbeste jubilazio eta jarraitutasun faltagatik desagertzea aurreikusten da. Horregatik, “Hartu Lekukoa” proiektuak prozesu horiei laguntzeko jaio da; sare sozioekonomikoa bizirik mantentzeko, ekintzailetza sustatzeko, despopulazioari aurre egiteko eta tokiko zerbitzuei eusteko hainbat formula aztertzen ditu.

Tokiko enplegu ekimenak

Tokiko enplegu-ekimenak lurraldean bertan bultzatutako jarduerak dira, lan-aukerak sortzeko eta, aldi berean, udalerri txikietan oinarrizko eta hurbileko zerbitzuen jarraitutasuna bermatzeko.

Ekintzailetzaren sentsibilizazioa

Ekintzailetzaren kultura sustatzea, tokiko ekimenak ikusaraziz, Navarra Emprende atarian ekintzailetza-proiektu berriak zabalduz eta Amazabal Institutuan (Leitzan) prestakuntza-ekintzak garatuz; horiek guztiek Mendialdearen garapen ekonomiko eta sozialean laguntzen dute.

Ainhoa Oribe

Emprendimiento

mendialdea@cederna.es

617 609 328

Kontaktu teknikoa