Turismo jasangarria

Eskualdeko sektore turistikoaren bultzatzaile nagusia Plazaola Partzuergo Turistikoa da. 2021ean Plazaola Partzuergo Turistikoak Plazaola-Mendialdea 2022-2030 Turismo Plana landu zuen, parte-hartze prozesu zabal baten bidez. Izan ere, Partzuergoak 30 urte bete zituen 2024an, eta bilakaera positiboa izan du garapen turistikoaren hasierako helburuetatik abiatuta, eta eskualde-ikuspegiarekin lan egiteko erronka hartu du bere gain. Planaren barruan, turismo atala kudeatzen du Cederna Garalurrekin batera.

1. helburua: Eskualdeko turismoa sustatzea

  • Turismo-produktuaren garapena

  • Komunikazioa (sektorearen dinamizazioa eta koordinazioa, entitateen promozioa, jardueren difusioa, etab.)

  • Prestakuntza eta berrikuntza sustatzea

2. helburua: Eskualde-ikuspegia sustatzea

  • Sareko lana sustatzea

  • Iraunkortasuna eta irisgarristasuna sustatzea elementu transbertsal bezala

Proiektuak

Jasangarritasun Turistikoaren Lurralde Planak (JTLP)

Eskualdeko turismoa sustatu nahian, PSTD (Helmugako Jasangarritasun Turistikoko Plan) Plazaola, Ultzamaldea eta Sakanarekin lan egin da. Plan horren helburua da “Plazaola-Sakana-Ultzamaldea” turismo-helmuga jasangarria, irisgarria eta erreala izatea, turismoaren sektorea eraldatzen eta tokiko ekonomian duen pisua handitzen lagunduko duena, landa-gune txikietan enplegua sortzen eta zerbitzuak mantentzen lagunduz.

Plazaola Partzuergo Turistikoa

Plazaola Partzuergo Turistikoak, entitate publiko-pribatuak, turismoa dinamizatu eta kudeatzen du Mendialdean. Horretarako, 30 urte baino gehiagko ibilbidea du eta babes sozial handia dauka (10 udal eta 120 enpresa inguruko bazkidetza du). Tokiko baliabide natural eta kulturaletan oinarrituta hainbat ekintza burutzen ditu turismo jasangarria, irisgarria eta erakargarria bultzatzeko helburuarekin.

Helmugako Irisgarritasun Plana

Helmugako Irisgarritasun Planarekin Plazaola–Sakana–Ultzamaldea turismo inklusibo, jasangarri eta benetakoaren erreferente bihurtzea, denek oztoporik gabe naturaz, txirrindularitzaz, mendi-ibiliez, gastronomiaz, ondareaz eta gure tokiko identitateaz goza dezaten.

Consorcio Turístico Plazaola

Coordinadora

plazaola@plazaola.og

948 507 205

Kontaktu teknikoa