Mimukai, eskualde-ikuspegia duen aktibazio
sozioekonomikorako ekosistema

Mimukai, Leitzako euskaraz, txertatutako zuhaitz baten lehen kimua da, hain zuzen, proiektu honek
eskualdearen garapenerako izan nahi duena. Ideiak sortzea, garatzea, abian jartzea… ahalbidetuko duen
bultzada.

PERTSONEK landa-eremuan lan egiteko, ekiteko, prestatzeko eta lankidetzan aritzeko baldintza egokienak sortzea da bere izateko arrazoia, aukerak sortuz eta lurralde-kohesioa indartuz.

Mendialdean aukerak aktibatzeko zentroa, komunitatea eta proiektuak konektatzen dituen ekosistema.

Mimukai aipatzen dugunean, espazio fisiko bat edo zerbitzu multzo bat baino zabalagoa den zerbaitetaz ari gara. Mimukai azpiegitura sozial eta ekonomiko gisa funtzionatzen duen sistema bizia da: interkonektatutako leku eta sare bat, elkartzea, laguntzea eta aktibatzea errazten duena

Zer ekarpen egiten dugu Mimukaitik:

• Argitasuna eta sarbidea: baliabideak, aukerak eta laguntza hurbiltzea eta eskaintzea.
• Baldintzarik onenak: lan egiteko eta elkartzeko leku profesional eta atsegina eskaintzea
• Sarea: ekimenei sostengua eman eta bizkortuko dituzten konfiantza harremanak sortzea.
• Aktibazioa: ideiatik ekintzara igarotzea, babes, eskualde-ikuspegi eta elkarlanarekin.

Nondik gatoz