Energia berdea

Energia berdearen sektorea egungo erronka nagusietako bat da, funtsezkoa trantsizio energetikoan eta klima-aldaketaren aurkako borrokan, eta, beraz, Europa mailan, nazio mailan eta foru mailan bezala, estrategikoa da eskualde-mailan ere.

1. helburua: Energia berdeko proiektu berriak eta ekintzailetza bultzatzea

  • Energia berdea eta ekintzailetza sustatzea baliabide endogenoen bidez

  • Ekonomia zirkularra bultzatzea

  • Sektoreko giza baliabideen, baliabide ekonomikoen eta azpiegituren gaitasuna indartzea

2. helburua: Aurrezpen eta efizientzia energetikoa hobetzea

  • Energia-komunitateak eta eskari-agregatzaileak bultzatzea

  • Sentsibilizazioa, kontzientziazioa eta aholkularitza

Proiektuak

KEB (Nafarroako Komunitatea Eraldatzeko Bulegoa)

Komunitatea Eraldatzeko Bulegoak (KEB) zerbitzua eskaintzen du Mendialdean komunitate energetikoak eta energia berriztagarrien proiektuak bultzatzeko. Programak aholkularitza teknikoa, prestakuntza eta laguntza ematen die udalei eta herritarrei, eskualdean trantsizio energetikoari lotutako ekimenak garatzeko.

Biomasa

Mendialdean baso-biomasa energia-iturri berriztagarri gisa aprobetxatzeko bideragarritasun-plana. Ikerketak eskualdeko baso-baliabideak modu jasangarrian nola kudeatu aztertzen du, energia sortzeko, tokiko ekonomia bultzatzeko eta mendien kudeaketa hobetzeko.

Elena Irigoien

Coordinadora

mimukai@mimukai

674 024 823

Kontaktu teknikoa