Zaintzaren inguruan lanean ari diren Mendialdeko eragileak bildu dira Leitzako Mimukai Zentroan

9 de maiatza de 2024

Mimukai zentroaren helburuetako bat bada, topalekua izan eta sareak sortzea. Mendialdean zaintzaren inguruan garatzen ari diren proiektu desberdinek bat egin dute maiatzaren 9an Leitzako Mimukai zentroan. Cederna Garalurreko teknikariek, Mimukai eta Cederna Garalurreko ekintzailetzarako programak baliatuta antolatu dute hitzordua elkar ezagutu eta elkarren artean sarea osatzen joateko. Zaindu Leitzaldea, A tu lado, Okille eta Pauma elkarteetako ordezkariak eta Leitza, Arano, Areso eta Goizuetako, Ultzamaldeko eta Irurtzungo Gizarte Zerbitzuetako teknikariak izan dira bertan. Lan saioaren bukaeran Zaindu Leitzaldeako kideek prestatutako mokadutxoaz gozatu ahal izan dute. 

Kategoriak

Azken sarrerak

  • XXI. Talo Eguna, 16K Plazaola Lasterketa eta Mendialdeko Azoka Ibiltaria

    24 de abuztua de 2026
  • Zaintzaren sektorean lan egitea gustatuko litzaizuke?

    17 de abuztua de 2026
  • Ardi latxaren esnea ustiategian bertan eraldatzeko

    10 de abuztua de 2026