MENDIALDEKO ELIKAGAIAK: EKOIZPENETIK KONTSUMORAINO
21 de urria de 2026
Mendialdeko Produktu eta Kanal Laburren Hamabostaldiari amaiera emateko, publiko orori zuzendutako ekimena egingo dugu. Bertan, eskualdeko produktu eta kanal laburren inguruko bideoa eta Mendialdeko Elikagaiak katalogoa eguneratuta aurkeztuko ditugu. Eskualdeko ekoizleak ere bertan izango dira, beraien proiektuak erakusteko. Produktuen dastaketa ere egongo da.
Helburua:
Ekimen honen helburua eskualdeko produktuak ezagutaraztea da. Kantitatean txikia bada ere, ekoizpen oso dibertsifikatua dugu eskualdean: ohiko ardi gazta eta axuriez gain, gazta mota ezberdinak, behi-esnekiak, sagar zuku eta sagardoa, ogi artisaua, arrautzak, barazkiak, oilaskoak, moxal eta txekor haragi gorria, betizu haragia, txerri haragia eta txerrikiak, eztia, gaztainak, hurrak eta intxaurrak, eta taloak, besteak beste. Produktuak ezagutzearekin batera, horiek non eta nola eskuratu ere azalduko dugu.
Nori zuzendua:
Herritar orori zuzendutako ekimena da. Hala ere, gonbidapen berezia egin nahi diegu ostalaritza eta merkataritza sektoreko kideei. Beraien establezimenduentzako interesgarriak diren produktuak ezagutzeko aukera izango baitute.
Parte-hartzeko aukera irekia da eta ez da izena eman beharko.
Informazio praktikoak:
Data: Urriak 29
Ordua: 18.30tan
Tokia: Plazaolako Eraikinean (Lekunberri)
Kategoriak
Azken sarrerak




