Zaintzaile gisa akreditatzeko ikastaroa martxan Mimukai Zentroan

5 de otsaila de 2025

Menpekotasuna edota desgaitasuna duten pertsonei gizarte erakundeetan arreta soziosanitarioa eskaintzeko formazioa martxan dago Mimukai Zentroan. Urtarriletik maiatza bitartean 370 orduko ikastaroa egiten ari dira 2 taldeko ikasleak, akreditazio profesionala lortzeko.

2024 urtea, Mendialdea eskualdean zaintza arloan dabilen erakunde eta empresa pribatuen topaketa antolatu zen Mimukai Zentroan, eskualdeko 3 Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitateak (Leitza, Areso, Goizueta eta Arano; Irurtzun eta Ultzamaldea), eta erakunde pribatuak (Zaindu Leitzaldea, Okile, A tu lado eta Pauma), Cederna Garalurreko tekinikariak dinamizatua.

Zaintza Sarea, deituriko lantaldean, zainketen arloan profesionalak prestatzeko beharra identifikatu zuten. Hala lehen aldiz eskualdean, formakuntza homologatua eskaintzen ari da. Hau elkarlanaren ondorioa izan da, zonaldeko zaintza arloko erakunde publiko eta pribatuek, Nafar Lansarearekin eta Áctima, formakuntza eskeintzen duen enpresari esker.

Interesatuen kopurua kontuan izanda, 2 talde atera dira, osotara 34 pertsona (31 emakumek eta 3 gizonezkoak). Gehienak lanean daudenez, oso konplexua izan da egutegia adostea eta asteburuetan egiten dute ordu gehienak. Eta Mimukai Zentroko sukaldean bazkaltzen dute.

Formakuntza honi esker, Mendialdean izango dugu profesionalak formatuak zaintza arloan lan egiteko.


Kategoriak

Azken sarrerak

  • Aholkularitza ekoizpen proiektuentzako

    19 de ekaina de 2026
  • AMAZABAL INSTITUTUAREKIN ELKARLANA

    18 de ekaina de 2026
  • Xenden Eguna eta Mendialdeko azoka ibiltaria Goldaratzen

    17 de ekaina de 2026