Udalak

Mimukai proiektuak Nafarroako Mendialdeko 10 udalerri hartzen ditu bere baitan (Araitz, Arano, Areso, Basaburua, Betelu, Goizueta, Imotz, Larraun, Leitza eta Lekunberri), Plazaola Partzuergo Turistikoa eta Cederna-Garalur elkarteak kudeatzen du. Nafarroako Gobernuaren finantziazioa dauka eta eskualdeko udalen babesarekin sortu da. Udal guztiak inplikatu dira hasieratik eta elkarlanean ondu dute eskualdearen tokiko egoera sozio-ekonomikoa garatzeko helburuarekin.

Cederna Garalur

Nafarroako Mendialdeko udalek eta Cederna Garalur Elkarteak hogeita hamar urte baino gehiagoz dihardute elkarlanean. Lankidetza hau eskualdean egon diren aldaketa eta beharretara egokitzen joan da. Ez dira aldatu, ordea, hasierako baloreak eta oinarriak. Eskualdearen garapen sozio-ekonomikoa dute helburu eta horretarako, LEADER metodologian oinarrituta, Landa Garapenerako Programak baliatzen dituzte.

Cederna Garalur Elkartea irabazi asmorik gabeko erakundea da. 1991n sortu zuten Nafarroako Mendialdearen garapen ekonomiko eta soziala sustatzeko. Sektore pribatuak eta publikoak bat egiten dute bertan. Udalak, enpresa-erakundeak, sindikatuak, nekazaritzako erakunde profesionalek, kultura, kirol eta landa-turismoko erakundeak, finantza-erakundeak eta bestelako erakunde laguntzaileek osatzen dute elkartea.

Nafarroako Mendialdearen garapena du helburu eta horretarako etengabe ari dira garapen horretan lagunduko duten finantziazio-iturriak bilatzen.

Eskualdeko ordezkariak Cederna Garalur Mendialdea Garapen Agentzia, Mendialdean zerbitzuak ematen dituen langile teknikoez osatua dagoena, izendatu du prozesuaren Talde Sustatzailea eta Dinamizatzailea izateko.