PDR 2023-2027. 2026eko deialdia.

29 de iraila de 2026

1,6 milioi euro baino gehiago Nafarroako Mendialdea indartzeko! ⛰️💶

Cederna Garalur Elkarteak landa-garapenerako laguntzen 4. deialdia zabaldu du, tokiko ekonomia sendotzeko, ekintzailetza sustatzeko eta gure erkidegoko zerbitzuak hobetzeko.

✨ Zer proiektu-motak eska dezake laguntza?
• Proiektu produktiboak (ekonomia-arloko ekimenak): % 40rainoko finantzaketa, 80.000 €-ko mugarekin.
• Proiektu ez-produktiboak (gizarte-interesekoak edo interes publikokoak): % 75erainoko laguntza, 60.000 eta 80.000 € arteko mugekin.

🌟 Deialdi honetako berritasunak: Hautaketa-irizpideak sinplifikatu eta erreferentziazko kostuak eguneratu ditugu, dirulaguntza eskuratzea errazteko!

🗓️ Noiz arte aurkez dezakezu eskaera? Azaroaren 23ra arteko epea duzu, 9:00ak arte.

💡 Laguntza behar al duzu zuren proposamenarekin? Cederna Garalur Elkartearen garapen-agentzietan aholkularitza eta informazioa jasoko dituzu prozesu osoan zehar.

🔗 Kontsultatu informazio guztia eta oinarriak www.cederna.eus webgunean.

📌 Laguntza-deialdi hau Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko Departamentuak eta EBko Landa Garapenerako Europako Nekazaritza funtsek (LGENF) finantzatzen dute (NPEPE 2023-2027).

 

Hemen  Cederna Garalur 2023-2027 EDLPren laugarren deialdiari buruzko informazio eguneratu guztia:

Oinarri arautzaileen iragarkia: Nafarroako Aldizkari Ofiziala (NAO, 191. zk., 2026eko irailaren 25a):

Deialdia: NAO, 193.zk., 2026eko Irailaren 29a

Dokumentazioa: txantiloiak, aurkeztu beharreko agiriak eta eranskinak

Informazio gehiagorako: Ainhoa (Ekintzailetza dinamizatzailea):  mendialdea@cederna.es / 617 609 328

 

Kategoriak

Azken sarrerak

  • PDR 2023-2027. 2026eko deialdia.

    29 de iraila de 2026
  • Dagoeneko martxan dago ekoizpen proiektuetarako talde-aholkularitza!

    21 de iraila de 2026
  • Autonomoentzat, enpresentzat eta ekintzaileentzat doako formakuntza Mimukaien

    8 de iraila de 2026