Negozio aukera berria: Kontzeju ostatua Aranon

Autoenplegurako ostatu arloko lanpostuak sortzeko aukera

๐Ÿ“ข ARANOKO KONTZEJU OSTATUA ETA ETXEBIZITZA KUDEATZEKO DEIALDIA IREKITA

Aranoko kontzeju ostatua eta etxebizitza alokairuan jartzen duen deialdia irekita dago.

๐Ÿ•– Proposamenak aurkezteko epea 2026ko ekainaren 4tik ekainaren 18ra, 12:30ak arte izango da.

ย ๐Ÿ“ Aurkezteko tokia: Aranoko Udaleko Idazkaritzan.

Aranoko Udala. Harrera ordutegia: aldez aurretik egiaztatzea gomendatzen da. Tel. 948514045

Pleguak kontsultatu hemen: Detalle anuncio Web orria: https://arano.eus/

๐Ÿ’ซ DENOK EGITEN DUGU ARANO! ๐Ÿ’ซ

Kudeaketarako argibideak eta baldintzak:

Datu orokorrak
๐Ÿ‘ฅ Biztanleria: 108 biztanle (INE 2025). Herri txikia eta gertukoa, komunitate sendo eta lagunkoi batekin.
๐Ÿ“ Kokapena: Nafarroako ipar-mendebaldean dago, Gipuzkoako mugan: Hernanitik 25 minutu ingurura eta Donostiatik 30 minutu eskasera errepidez.
๐ŸŒ„ Ingurunea: Haranez eta mendiz inguratua, natura paregabea eta isilpeko paisaiak eskaintzen ditu. Ondare megalitikoa du eta Artikutza bezalako eremu natural babestua gertu du.
๐Ÿ› ๏ธ Zerbitzuak eta baliabideak:
-Udalak jardueraren euskarri diren lokalak eta instalazioak jartzen ditu.
-Udalak Cederna Garalurren bitartez (garapen agentzia) ekintzailetzaren sustapenerako laguntza eskaintzen du.
Aranoko Udalak Kontzeju Ostatua errentan eskaintzen du lizitazio publiko bidez. Negozioak taberna-jatetxe zerbitzua eta oinarrizko zein tokiko produktuen salmenta puntua uztartzen ditu, herritarrei eta bisitariei zerbitzua emateko.
ย 
Kudeaketarekin batera udaletxeko 2. solairuko etxebizitza, biltegia eta lokaleko ekipamendua erabiltzeko aukera dago.
Bezero segmentuak
โ€ข Aranoko herritarrak
โ€ข Inguruko herrietatik datozen bisitariak
โ€ข Mendizaleak, txirrindulariak eta natur turismoari lotutako bisitariak
โ€ข Herrira lanera edo ekitaldietara datozen pertsonak
Balio proposamena
โ€ข Herriko ostatu bakarra izateko aukera, komunitatearekin lotura estua sortuz.
โ€ข Alokairu eskuragarria eta udalaren babesa.
โ€ข Km0 eta tokiko produktuak erakusteko eta saltzeko aukera.
โ€ข Herriarekin batera jarduerak antolatzeko aukera.
โ€ข Turista eta bisitariak erakartzeko aukera.
Kudeaketa
Zerbitzu publikoaren emakida bidez kudeatuko da. Esleipendunak bere gain hartuko ditu ustiapenaren antolaketa, langileak, bezeroen arreta eta taberna-jatetxearen eguneroko funtzionamendua, hala nola; garbiketa, mantentze arrunta eta jardueraren arrisku ekonomikoa. Euskarazko zerbitzua bermatu beharko da.
Zeregin nagusiak
โ€ข Taberna eta jatetxe zerbitzua eskaini eta pleguetan jasotako ordutegi minimoak bete.
โ€ข Oinarrizko produktu eta tokiko produktuen salmenta puntua kudeatu.
โ€ข Herriko ekimen edo jardueretan laguntzea.
โ€ข Instalazioen eta ekipamenduen mantenimendu egokia egitea.
Arriskuak eta kontuan hartu beharrekoak
โ€ข Eskariaren urtarokotasuna eta diru-sarreren aldakortasuna.
โ€ข Gutxieneko irekiera-egutegia eta ordutegiak betetzeko langile-antolaketa.
โ€ข Ostalaritzako araudia eta lizentziak bete behar dira.
โ€ข Eraikinaren erabilera arduratsua, higiene eta segurtasun arauak betetzea.
โ€ข Kaudimen ekonomikoa, erantzukizun zibileko asegurua eta administrazio-dokumentazioa behar bezala prestatzea.
โ€ข Euskarazko arreta eta zerbitzuaren kalitatea bermatzea.
Hazkunde aukerak
โ€ข Ostalaritza zerbitzuarekin batera oinarrizko produktuen salmenta eta tokiko produktuen eskaintza garatzea, tokiko ekoizleekin lankidetzan.
โ€ข Herritarrentzako jarduera eta topaketak antolatzea, ostatuaren inguruan komunitate bizitza indartzeko.
โ€ข Natur turismoari lotutako zerbitzu osagarriak garatzea (mendizale eta bisitarientzako eskaintzak).
โ€ข Sare sozialen eta kanal digitalen bidez ostatuaren promozioa indartzea eta bisitari berriak erakartzea.
Lizitazio bidezko prozesua
๐Ÿ“… Eskaerak aurkezteko epea: 2026ko ekainaren 4tik ekainaren 18ra, 12:30ak arte.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
Proposamenak gutun-azal itxi batean aurkeztu beharko dira, pleguan jasotako baldintzen arabera. Barruan hiru gutun-azal sartu beharko dira:
1. gutun-azala: dokumentazio orokorra.
2. gutun-azala: proposamen teknikoa.
3. gutun-azala: proposamen ekonomikoa.
Lizitazioko  irizpidideak
๐Ÿ“ Aurkezteko tokia: Aranoko Udaleko Idazkaritzan.
โš–๏ธ Balorazio irizpideak:
Eskaintzak gehienez 100 punturekin baloratuko dira:
-eskaintza ekonomikoa (50 puntu)
-proposamen teknikoa (50 puntu): tabernaren kudeaketa plana (35 puntu), herri dinamizazioa eta turismoari arreta (10 puntu), osagarrizko zerbitzuak (5 puntu).
Kontratuaren baldintzak
๐Ÿ’ถ Gutxieneko alokairua: 400 โ‚ฌ hilean, BEZik gabe.
Fidantzak:
Lizitazioan parte hartzeko, 800 โ‚ฌ-ko behin-behineko fidantza aurkeztu beharko da. Esleipena jaso ondoren, pertsona edo enpresa adjudikaziodunak behin betiko fidantza jarri beharko du, hiru hileko errentari dagokion zenbatekoarekin.
๐Ÿ“… Kontratuaren iraupena: urte 1. Epea amaitutakoan, berariaz luzatu ahal izango da, gehienez beste 4 urtez.
๐Ÿ  Etxebizitza barne: ostatuaren kudeaketarekin batera udal eraikineko etxebizitza erabiltzeko aukera.
๐Ÿ“ฆ Biltegia eta ekipamendua: Taberna, etxebizitza eta biltegia dagokion inbentarioan jasotako altzari, ekipamendu eta instalazioekin entregatuko dira.
Kontaktua
Aranoko Udala. Harrera ordutegia: aldez aurretik egiaztatzea gomendatzen da.
Tel. 948514045
Pleguak kontsultatu hemen: Detalle anuncio
Web orria: https://arano.eus/