Nafarroako Gobernuak eta Cederna Garalurrek hitzarmena sinatu dute turismora bideratutako eskualdeko hainbat proiekturekin aurrera egiteko

24 de uztaila de 2024

Nafarroako Gobernuak eta Cederna-Garalurrek hitzarmena sinatu dute aste honetan, turismora bideratutako eskualdeko hainbat proiekturekin aurrera egiteko. Tartean dago Leitzako Plazaolako geltokian aterpea eta ostatua egiteko proiektua eta bertatik bertara ezagutzeko, Nafarroako Gobernuko kultura kontseilariak, turismo arduradunak eta eskualdeko zenbait udal ordezkarik Plazaolako eraikina bisitatu dute. 852.244 euroko aurrekontua izanen dute lanek eta Cederna Garalurren bidez, Next Generation funtsekin finantzatuko dute. Bisitaren bukaeran Zaindu Leitzaldeako kideek prestatutako hamaiketakoa dastatu zuten.

Kategoriak

Azken sarrerak

  • Ostalaritzan bertako produktuak erabiltzeko formakuntza

    14 de urria de 2026
  • Mendialdeko produktu eta kanal laburren hamabostaldia

    13 de urria de 2026
  • V. Emakume Artzainen Eguna

    30 de iraila de 2026