Mendialdeko aziendak eta produktuak izan dira Lekunberriko Nekazari Eguneko protagonistak

2 de iraila de 2024

Jendetza bildu zen irailaren 1ean Lekunberrin egindako Nekazari Egunean. Larraungo eta Lekunberriko udalek eta Cederna Garalurrek antolatu zuten hitzordua eta Mendialdeko abeltzain, nekazari eta ekoizleentzat plaza paregabea izan zen.

Zaldi aziendak izan ziren eguneko protagonista nagusienetakoak eta agerian gelditu zen Mendialdeko ekonomia, kultura eta paisaia tradizionalean izan duten garrantzia. Mendialdeko ustiategietako 100 abelburu baino gehiago jarriko zituzten ikusgai eta 50 buru baino gehiago salmentarako. Gainera, Mendialdeko Azoka Ibiltaria ere egun berean egin zuten eta eskualdeko artisau eta nekazariek jarritako 28 postuetan bertako produktu ugari erosteko aukera izan zen.

ARGAZKIAK: Plazaola Partzuergo Turistikoa

Kategoriak

Azken sarrerak

  • Mendialdeko produktu eta kanal laburren hamabostaldia

    13 de urria de 2026
  • V. Emakume Artzainen Eguna

    30 de iraila de 2026
  • PDR 2023-2027. 2026eko deialdia.

    29 de iraila de 2026