Latxa arrazako V. Enkante ofiziala, Mendialdeko Azoka Ibiltaria eta Lore eta Landare azoka Lekunberrin

12 de maiatza de 2026

Mendialdeko azoka ibiltariaren hurrengo geltokia Lekunberri izango da. Maiatzaren 17an ekitaldi hirukoitza izango dugu bertan: LATXA ARRAZAKO V. ENKANTE OFIZIALA, MENDIALDEKO AZOKA IBILTARIA eta LORE ETA LANDARE AZOKA hain zuzen ere.

📍 Lekunberri
đź“… Maiatzaren 17an
🕥 10:00–14:00

Ordutegia:

• 11:00-14:00 Mendialdeko Azoka Ibiltaria eta Lore eta Landare Azoka
• 10:00-12:00 Aharien erakusketa eta enkanterako txartelak eskuragarri
• 12:30 Enkantea
• 13:00 Axuri erre dastaketa

Lekunberrira hurbiltzen denak 30 bat postu aurkituko ditu: elikagaiak (gazta, eztia, taloa, hestebeteak, haragia, ogia, arrautzak…) eta artisautza (egurra, zeramika, metala, ehungintza…), Mendialdeko artisauen eskutik.

đź”— Informazio gehiago: https://plazaola.eus/lekunberri-mendialdeko-azoka-ibiltaria/

MENDIALDEKO AZOKA IBILTARIAK. 2026ko edizioa.

Aurten dagoeneko burutu diren Mendialdeko azoka Ibiltariak:

• Apirilak 19 – Arribe (Araitz): Azoka + Artzain Usadioak

Hurrengo azoken egutegia honakoa da:
• Ekainak 28 – Goldaratz (Imotz): Azoka + Ibilbideen Eguna
• Irailak 13 – Leitza: Azoka + XXI. Talo Eguna
• Urriak 11 – Areso: Azoka + VI. Emakume Artzai Eguna

Ekitaldiaren antolaketan Mendialdeko 10 udalek parte hartzen dute (Araitz, Arano, Areso, Basaburua, Betelu, Imotz, Goizueta, Larraun, Leitza eta Lekunberri), Cederna Garalur eta Plazaola Partzuergo Turistikoaren koordinazio teknikoarekin, eta HABELARTE baserritarren elkartearen, eskualdeko ikastetxeen eta kontsumo taldeen laguntzarekin (Araizko Zaporeak, LeitzEKO eta Bertatik Bertara Dinamika).

Nafarroako Gobernuak dirulaguntzarekin.

Araitzeko azokaren bideoa

Lekunberriko azokaren bideoa

Kategoriak

Azken sarrerak

  • Ostalaritzan bertako produktuak erabiltzeko formakuntza

    14 de urria de 2026
  • Mendialdeko produktu eta kanal laburren hamabostaldia

    13 de urria de 2026
  • V. Emakume Artzainen Eguna

    30 de iraila de 2026