Lan eskaintza: Enpresa komunikazio eta dinamizazio teknikaria

23 de iraila de 2025

Cederna Garalur Elkarteak pertsona bat kontratatu nahi du Mendialdea eskualdean (Leitza-Larraunaldea) komunikazioa eta enpresen dinamizazioa lantzeko Mimukai proiektuaren baitan.

Horretaz gain, pertsona dinamikoa, sortzailea, proaktiboa eta autonomoa, lan taldean aritzeko eta proiektuak kudeatzeko gaitasuna duena.

Lanpostu horretarako eskatzen diren gutxieneko baldintzak hauexek dira:

  • Komunikazioan edo enpresan ormakuntza (gradua edo graduondokoa)
  • Euskalduna izatea (B2 maila egiaztatu edo baliokiderekin, C1 hobe)
  • B1 gida-baimena eta kotxea edukitzea

Gainera, positiboki baloratuko dira enpresa industrialekin, administrazio publikoarekin, diru laguntzen kudeaketarekin edota dinamizazio prozesuekin esperientzia.

Lanpostua Leitzan dago.

CVak, hizkuntza-titulazioen kopia konpultsatuak eta lanbide-bizitzaren ziurtagiria info@cederna.es helbidera bidaliko dira, eta mezuaren izenburua «MENDIALDEAKO DINAMIZATZAILEA» izanen da. Epea 2025eko urriaren7 an, 14:00etan, bukatuko da.
Informazio gehiago: 948 20 66 97.

Kategoriak

Azken sarrerak

  • MENDIALDEKO ELIKAGAIAK: EKOIZPENETIK KONTSUMORAINO

    21 de urria de 2026
  • Bideo-marketinari buruzko prestakuntza Mimukain!

    21 de urria de 2026
  • Nekazaritzaz bestelako jardueretarako enpresak landa-eremuetan sortzeko laguntzak eskatzeko epea zabalik

    19 de urria de 2026