Eko-baratzeen inguruko formazio saioa antolatu dute Lekunberrin

10 de ekaina de 2024

Baratzea modu ekologikoan lantzeko oinarriak zeintzuk diren ikusi eta ikasteko aukera izanen da ekainaren 18an. Lekunberriko udaletxean, 17:00etan hasiko da formazio saioa, hiru orduko iraupena izanen du, eta azalpen teorikoen ondotik, herriko baratzeetara joanen dira ikasitakoa praktikan jartzera. Udazkenean, bigarren saio bat egiteko asmoa dute. Nafarroako Gobernuak finantzatuta, Rural NAV proiektuaren barrenean, Cederna Garalur elkarteak antolatu dituen formazio saioak dira.

Izen-emateak ekainaren 14a baino lehenago egin behar dira kultura@lekunberri.eus helbidera edo 621 15 04 55 telefonora idatzita.

Kategoriak

Azken sarrerak

  • MENDIALDEKO ELIKAGAIAK: EKOIZPENETIK KONTSUMORAINO

    21 de urria de 2026
  • Bideo-marketinari buruzko prestakuntza Mimukain!

    21 de urria de 2026
  • Nekazaritzaz bestelako jardueretarako enpresak landa-eremuetan sortzeko laguntzak eskatzeko epea zabalik

    19 de urria de 2026