Araitz eta Betelu elkarlanean tokiko merkataritza indartzeko Gabonetako zozketa berezia

15 de abendua de 2025

Araitz eta Beteluko dendak elkartu dira tokiko merkataritza indartzeko eta bezeroen konfiantza eskertzeko. Gabonak direla eta, saski berezi baten zozketa antolatu dute, herriko negozioen arteko lankidetza eta tokiko erosketaren garrantzia azpimarratuz.

Parte hartzeko, erosketak egin denda parte-hartzaileetan eta lortu zure boleta. Zozketa abenduaren 24an egingo da, 13:30ean, Arribeko Botikan. Parte hartzen dute: Beteluko Botika, Maite Harategia, Mari Tere Janaridenda, Atabal Okindegia, Aitz-Berri Ileapaindegia eta Arribeko Botika.

Ekintza hau ez da soilik zozketa bat: gure herriak bizirik mantentzeko, lana sortzeko eta komunitatea indartzeko apustua da. Tokiko dendetan erostea erabaki arduratsua da, eta gure herrietako bizitza eta jarduera ekonomikoa bizirik mantentzeko modua.

Gabonetan, aukeratu tokiko merkataritza eta batu gure ekimen bateratu honetara!

#GertukoMerkataritza #AraitzBetelu #mendialdea

Kategoriak

Azken sarrerak

  • Ostalaritzan bertako produktuak erabiltzeko formakuntza

    14 de urria de 2026
  • Mendialdeko produktu eta kanal laburren hamabostaldia

    13 de urria de 2026
  • V. Emakume Artzainen Eguna

    30 de iraila de 2026