PDR 2023-2027. 2026eko deialdia.
29 de iraila de 2026
1,6 milioi euro baino gehiago Nafarroako Mendialdea indartzeko! ⛰️💶
Cederna Garalur Elkarteak landa-garapenerako laguntzen 4. deialdia zabaldu du, tokiko ekonomia sendotzeko, ekintzailetza sustatzeko eta gure erkidegoko zerbitzuak hobetzeko.
✨ Zer proiektu-motak eska dezake laguntza?
• Proiektu produktiboak (ekonomia-arloko ekimenak): % 40rainoko finantzaketa, 80.000 €-ko mugarekin.
• Proiektu ez-produktiboak (gizarte-interesekoak edo interes publikokoak): % 75erainoko laguntza, 60.000 eta 80.000 € arteko mugekin.
🌟 Deialdi honetako berritasunak: Hautaketa-irizpideak sinplifikatu eta erreferentziazko kostuak eguneratu ditugu, dirulaguntza eskuratzea errazteko!
🗓️ Noiz arte aurkez dezakezu eskaera? Azaroaren 23ra arteko epea duzu, 9:00ak arte.
💡 Laguntza behar al duzu zuren proposamenarekin? Cederna Garalur Elkartearen garapen-agentzietan aholkularitza eta informazioa jasoko dituzu prozesu osoan zehar.
🔗 Kontsultatu informazio guztia eta oinarriak www.cederna.eus webgunean.
📌 Laguntza-deialdi hau Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko Departamentuak eta EBko Landa Garapenerako Europako Nekazaritza funtsek (LGENF) finantzatzen dute (NPEPE 2023-2027).
Hemen Cederna Garalur 2023-2027 EDLPren laugarren deialdiari buruzko informazio eguneratu guztia:
Oinarri arautzaileen iragarkia: Nafarroako Aldizkari Ofiziala (NAO, 191. zk., 2026eko irailaren 25a):
Deialdia: NAO, 193.zk., 2026eko Irailaren 29a
Dokumentazioa: txantiloiak, aurkeztu beharreko agiriak eta eranskinak
Informazio gehiagorako: Ainhoa (Ekintzailetza dinamizatzailea): mendialdea@cederna.es / 617 609 328

Kategoriak
Azken sarrerak




