Eko-baratzeen inguruko formazio saioa antolatu dute Lekunberrin

10 de ekaina de 2024

Baratzea modu ekologikoan lantzeko oinarriak zeintzuk diren ikusi eta ikasteko aukera izanen da ekainaren 18an. Lekunberriko udaletxean, 17:00etan hasiko da formazio saioa, hiru orduko iraupena izanen du, eta azalpen teorikoen ondotik, herriko baratzeetara joanen dira ikasitakoa praktikan jartzera. Udazkenean, bigarren saio bat egiteko asmoa dute. Nafarroako Gobernuak finantzatuta, Rural NAV proiektuaren barrenean, Cederna Garalur elkarteak antolatu dituen formazio saioak dira.

Izen-emateak ekainaren 14a baino lehenago egin behar dira kultura@lekunberri.eus helbidera edo 621 15 04 55 telefonora idatzita.

Kategoriak

Azken sarrerak

  • XXI. Talo Eguna, 16K Plazaola Lasterketa eta Mendialdeko Azoka Ibiltaria

    24 de abuztua de 2026
  • Zaintzaren sektorean lan egitea gustatuko litzaizuke?

    17 de abuztua de 2026
  • Ardi latxaren esnea ustiategian bertan eraldatzeko

    10 de abuztua de 2026