Lan-arloak

Mendialdeko 10 udalek, Plazaola Partzuergo Turistikoak eta Cederna Garalur Elkarteak eskualdeko ikuspegiari bultzada emateko beharra ikusi zuten. Horrela, 2019tik aurrera, eskualdean jarri zen arreta eta, batez ere, garapen sozioekonomikorako lankidetzan, eskualdeko identitatean eta kohesioan.

Helburu nagusia:

  • Eskualdeko garapen sozioekonomiko zentzuduna eta iraunkorra bultzatzea

Helburu espezifikoak:

  • Eskualdeko ekoizpen-sarea indartzea eta dinamizatzea

  • Ekintzailetza eta kalitatezko enplegua sustatzea

  • Elkarlanerako aliantza publiko-pribatuak sustatzea

  • Eskualde-ikuspegia eta -kohesioa hobetzea

Lan-arloak

  • Industria

  • Energia berdea

  • Elikadura

  • Merkataritza

  • Turismo jasangarria

  • Ekintzailetza

  • Landa garapena

  • Formakuntza