Urriaen 20tik 24era, 10:30etik 12:30era Plazaola Geltokian (Lekunberri), hamar orduko ikastaroa izanen da eta parte hartzaileek beraien telefono mugikorra eraman beharko dute. Telefonoaren oinarrizko konfigurazioa nola egiten erakutsiko dute eta erabilera seguruaz ere ariko dira solasean. Horrekin batera, Interneten nabigatzen ikasi, edukiak kudeatu eta hainbat aplikazio deskargatu eta erabiltzeko gomendioak ere jasoko dituzte ikastaroan parte hartzen dutenek.
Zeinentzat: interesa duen edozein pertsonarentzat
Baldintza: Parte-hartzaileek beraien telefono mugikorra eraman beharko dute.
Ikastaroa Nafarroako Abentura Digitalaren programaren bitartez antolatu da.
Ikastaroaren informazioa: https://administracionelectronica.navarra.es/EmpleoFormate.Internet/AccionFormativa?id=20664
Izen eman: https://administracionelectronica.navarra.es/EmpleoFormate.Internet/Inscripcion?id=20664