2024ko irailean eta urrian eginen dira, eta Sustraiak Habitat Design kooperatibak emanen ditu.
Jarduerak “RuralNav” lankidetza-proiektuaren barnean finantzatzen dira.
Cederna Garalur Elkarteak, Sustraiak Habitat Design kooperatibarekin batera, nekazaritza eta abeltzaintza birsortzaileari buruzko doako bi ikastaro independente antolatu ditu. Lehenengoa baratzezaintza birsortzailean eta elikagaien basoan oinarrituko da, eta irailaren 23an, 24an eta 30ean eta urriaren 1ean eginen da. Bigarren lantegiaren izenburua da “Tokiko baliabideak aprobetxatzea abeltzaintza birsortzailerako”, eta urriaren 7an eta 14an eginen da.
Jarduerak Doneztebeko Herrigunean emanen dira, 15:30etik 19:30era, eta lehen sektoreko profesionalentzat eta gaian interesa duten guztientzat izanen da.
Izena emateko epea zabalik dago eta ikastaroak hasi baino astebete lehenago itxiko da. Interesdunek izena eman eta informazio gehiago eska dezakete bidasoa-elikadura@cederna.es helbidera idatzita edo 674024766 telefono-zenbakira deituta.
Ekintza horiek Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuak finantzatutako ‘RuralNav’ lankidetza-proiektuaren barnean sartzen dira, Cederna Garalur, EDER, TEDER eta Erdialdea tokiko ekintza taldeekin sinatutako hitzarmen baten bidez.
Argibide gehiago:
- Itsasne Mendiberri. Bidasoa Elikadurako teknikaria. Posta elektronikoa: bidasoa-elikadura@cederna.es. : 674024766