Mendialdean lan eta bizitzeko aukerak sortzeko bidean

28 de maiatza de 2024

Mendialdeko garapen ekonomikoa eta soziala bultzatzeko lanean ari da Cederna Garalur Elkartea. Gure herrietan lan eta bizi egitasmoa jarri dute martxan. Herritarrekin sareak osatu nahi dituzte, herri bakoitzean dituzten premiak aztertu eta herritarrak izan daitezen aldaketarako giltza. Horrela, herritarrak izanen dira proiektuen bultzatzaileak eta oinarria.

Mimukai proiektuaren bidez, Mendialdeko Aktibazio Planaren baitan, landu dute egitasmoa eta Nafarroako Gobernuak diruz lagunduko du. Gainera, Olatukoopen bitartekaritza izanen dute. Euskal Herri osoan sortzen ari diren herri kooperatiben adibideak eta aukera berriak mahai gainean jarriko dituzte.

Bilerak egiten hasi dira herriz herri eta argazkietan dituzue Lekunberriko eta Larraungo herritarrekin egindako saioko irudiak.

Kategoriak

Azken sarrerak

  • XXI. Talo Eguna, 16K Plazaola Lasterketa eta Mendialdeko Azoka Ibiltaria

    24 de abuztua de 2026
  • Zaintzaren sektorean lan egitea gustatuko litzaizuke?

    17 de abuztua de 2026
  • Ardi latxaren esnea ustiategian bertan eraldatzeko

    10 de abuztua de 2026