Zaintzaren sektorean lan egitea gustatuko litzaizuke?
17 de abuztua de 2026
Nafarroako Gurutze Gorriak Gizarte Erakundeetan Mendekotasuna duten Pertsonei Arreta Soziosanitarioa emateko ONLINE formakuntza antolatu du, langabezian dauden eta pertsonen zaintzan esperientzia edo interesa duten pertsonei zuzenduta. Formakuntza honek Gizarte Erakundeetan Mendekotasuna duten Pertsonei Arreta Soziosanitarioa emateko CP2 ziurtagiria lortzeko prestatzen zaitu.
Interesa baduzu, Zaindu Leitzaldeak, MendialdeaBiziberritzen proiektuaren bidez, informazio saio bat antolatu du Mimukain (Leitza). Bertan, Gurutze Gorriak ikastaroaren inguruko xehetasunak azalduko ditu eta zalantza guztiak argituko dira.
Formakuntza berez online bada ere, komenigarria da parte-hartzaileek espazio fisiko batean eta taldean egiteko aukera izatea. Izan ere, formakuntza oso zorrotza eta exijentea da, eta ikaskuntza-prozesua bakarka eta etxetik jarraitzea zaila izan daiteke zenbait pertsonarentzat. Horregatik, ONLINE formakuntza modu presentzialean gauzatzeko azpiegiturak eskaini nahi dira, Mimukai eta Beteluko Udaltxean, hain zuzen ere. Besteak beste, honako aukerak eskainiko lituzke honek:
- Ordenagailurik, interneteko konexio egokirik edo beharrezko baliabide digitalik ez duten pertsonei formakuntza jarraitzeko aukera ematea, ekipamendu informatikoa partekatuz.
- Ikaskuntza-esperientzia taldean partekatzea, zalantzak elkarrekin argitzea eta formakuntzari etekin handiagoa ateratzea.
- Parte-hartzaileen motibazioa eta ikastaroarekiko konpromisoa handitzea.
- Elkarri laguntzeko harreman-sare bat sortzea eta komunitateko kide izatearen sentimendua indartzea.
- Parte-hartzaileen gizarteratzea eta ingurunearekiko lotura sustatzea, bereziki prestakuntza hauetan parte hartu ohi duten pertsona migratzaileen kasuan.
Orain arte, ekimenaren babesleak hurrengoak dira: Beteluko Udala, Zaindu, Gurutze Gorria eta Mimukai. Eskualdeko gainerako gizarte-zerbitzuen parte-hartzea baieztatzeke dagoelarik.
Izena emateko, zure datuak formulario honetan bete behar dituzu. Hartu behar duzun denbora lasai betetzeko.
https://forms.cloud.microsoft/e/SRvXgsNRFE
Saioa:
📅 Eguna: abuztuaren 27a
📍 Lekua: Mimukai
🕒 Ordua: 12:00
🌟 Animatu eta etorri! Saioan parte hartzeak ez zaitu ezertara konprometitzen, eta aukera izan daiteke lan aukera berrietarantz eta etorkizun handiko lanbide baterantz urrats garrantzitsu bat emateko. Zure zain egongo gara! 😊
Kategoriak
Azken sarrerak




