Autonomoentzako dirulaguntza, langile bat kontratatzeko 2026rako epea irekita

,

Nafarroako Gobernuak autonomoek lehen langile bat kontratatzeko dirulaguntzak eskatzeko deialdia ireki du 2026rako. Baldintza nagusia da aurreko 12 hilabeteetan inor kontratu ez izana da; eta ondorioz, orain lehendabiziko kontratu bat abian jartzea.

Eskaerak aurkezteko epea 2026ko urtarrilaren 28tik azaroaren 30era izango da.

Onuradunak hurrengoak dira:

Nafarroan erroldatutako eta bertan jarduten duten autonomoak, zerga eta segurantza sozialeko betebeharrak eguneratuak dituztenak, eta enplegu publikoan langabe gisa izena emanda duten pertsonak kontratatuko dituztenak.

Dirulaguntza kontratu mugagabeetan aplikatzen da eta honako zenbateko hauek eskainiko dira:


• 5.000 € oinarrizko laguntza.
• 6.000 € 55 urtetik gorako edo 30 urtetik beherako Gazte Bermearen Erregistroan daudenak kontratatzeagatik.
• 7.000 € kontratatzeak kolektibo berezientzat (lana luzaroan galdu dutenak, errenta jasotzaileak, desgaitasuna dutenak, etab.).
• 8.500 € indarkeria matxistaren biktima diren emakumeak kontratatzeagatik.

Gainera, 1.000 €-ko gehigarriak egon daitezke, hala nola 5.000 biztanletik beherako udalerrietan edo emakumeak kontratatzeagatik.

Informazio gehiago:

Ainhoa Oribe

Ekintzailetza
mendialdea@cederna.es
617 609 328