Cederna Garalurrek laguntza hau eta beste hainbat izapidetzeko laguntza eskaintzen dugu, baita ekintzailetzan orientazio pertsonalizatua ere, Nafar Lansarearen finantzaketarekin.
Laguntzaren laburpena:
Xedea eta helburua
- Landa-eremuetan enplegua eta garapen ekonomikoa sustatzea.
- Nekazaritza jardueren diru-iturriak dibertsifikatzea eta nekazaritzaz bestelako jarduera berriak sortzea.
- Belaunaldi-errelebuan eta biztanleria finkatzen laguntzea.
Aurreikusitako jarduera motak
- Ingeniaritzako, arkitekturako, aholkularitzako edo albaitaritzako zerbitzu profesionalak, teknikoak edo bestelakoak.
- Informazioaren teknologiei, informatikari edo bestelakoei lotutako jarduerak.
- Jarduera artistikoak eta/edo artisautzakoak garatzea.
- Gizarte zerbitzuak ematea.
- Nekazaritzaz bestelako jardueretarako lantegiak, industriak, lokalak edo instalazioak ezartzea.
- Produktuak eraldatzea eta merkaturatzea, ondoriozko produktua Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren I. eranskinean agertzen ez bada.
- Edozein sektore ekonomikotarako zerbitzuak ematea, nekazaritza eta basogintza barne, edo landa eremuko populaziorako zerbitzuak.
- Bioekonomia zirkularreko jarduerak.
- Nekazaritza-turismoko, landa turismoko, aisialdiko edo ostalaritzako jarduerak, jolas edo kirol jarduerak, edo lurralde garapen ekonomikoari lotutakoak.
Laguntzaren onuradunak
Hiru tipologia desberdin daude:
A. Nafarroako landa eremuan kokatutako nekazaritza-ustiategiekin ondoko loturaren bat duten pertsonak (2. Oinarriaren arabera):
- A.1 motako prima: Nafarroako Nekazaritza Ustiategien Erregistroan (REAN) inskribatuta daudenak eta beren nekazaritza-jarduera dibertsifikatu nahi dutenak.
- A.2 motako prima: REANen skribatutako nekazari profesionalen lehen mailako senideak eta jarduera berri bat sortzen dutenak.
B. B.2 motako prima: Despopulazio-arrisku berezia duten landa-udalerrietan (1etik 5era arteko graduak, Foru Agindua 8/2023, I. eranskina) jarduera berri bat sortzen duten pertsona fisikoak.
Baldintza nagusiak
- 18 eta 61 urte bitarteko adina izatea.
- Aurreko deialdietan laguntza horren onuradun ez izatea.
- Deialdi hau argitaratu aurreko bost urteetan antzeko jarduera batean alta emanda egon ez izana.
- Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
- Jarduera gauzatzeko beharrezko baimenak izatea, eta eragindako arloei dagokienez Nafarroako Gobernuaren onespena edukitzea.
- Enpresa-plana aurkeztea.
- Hautaketa-irizpideetan gutxieneko 24 puntu lortzea (deialdiaren 9. oinarria). Deialdiak lehiaketa-izaera du.
Laguntza motak
- A.1 mota: Nekazari profesionala, jarduera partziala → 20.000 €. Gutxieneko diru-sarrerak: 6.000 €.
- A.2 mota: Nekazari profesionalaren senidea, jarduera nagusia → 40.000 €. Azken diru-sarreren portzentajea %49tik gorakoa izan behar du eta gutxienez 12.000 euroko diru-sarrera izatea lortu behar da.
- B.2 mota: Despopulazio arriskuko udalerrian bizi den pertsona fisikoa, jarduera nagusia → 40.000 €. Azken diru-sarreren portzentajea %49tik gorakoa izan behar du eta gutxienez 12.000 euroko diru-sarrera izatea lortu behar da.
- Ordainketa bi fasetan: %50 hasieran (2026an) eta %50 enpresa-plana gauzatu ondoren (2028an).
Aurkezteko epea
Laguntzak 2026ko urtarrilaren 19ra arte eskatu ahal izango dira.
Hau deialdiaren laburpen bat da. Aurkezteko asmoa baduzu, kontsultatu informazio guztia diru-laguntzaren oinarrietan.
Eskaera aurkezteko informazio edo laguntza gehiago behar duzu?
Jarri gurekin harremanetan:
mendialdea@cederna.es helbidera idatziz edo 617 609 328 telefonora deituz.

