Mendialdeko enpresen lehiakortasuna sustatzen: informazioa, praktikak eta formakuntza espezializatuak

27 de maiatza de 2025

Mendialdeko industria-enpresen lehiakortasuna sendotzeko hainbat ekintza garatu ditu Cederna Garalurrek 2024an. Lanerako hiru ardatz zehaztu dira: informazioa zabaltzea gazteen praktikak bideratzea eta formakuntza praktiko espezializatuak eskaintzea.

Horretarako, ezinbestekoa izan enpresekin izandako hartu-emana. Posta elektronikoaren bidez, enpresentzat baliagarria izan daitekeen informazioa partekatu da: dirulaguntza eta laguntza publikoen deialdiak, ikastaro eta webinar interesgarriak eta digitalizazioarekin edo jasangarritasunarekin lotutako baliabide teknikoak eskaini zaizkie. Komunikazio horien helburua ez da bakarrik informatzea izan; enpresak ekimenetan parte hartzera bultzatu eta haien eguneroko lan jarduna ere indartu nahi izan da.

Praktika-eskaerak ere bideratu dituzte, eta horri esker, ikasle gazteek eskualdeko enpresetan lan-esperientzia izateko aukera izan dute. Harreman horrek gazte talentuaren integrazioa eta tokiko enpresen berrikuntza aukerak sendotzen ditu.

Ekintza hauek osatzeko, informazio saioak eta formakuntza tekniko espezifikoak ere antolatu dituzte. Horren adibidea da orga jasotzaileen erabilerarako ikastaro praktikoa. Ikastaro honek tokiko langile eta gazteei aukera eman die gaitasun baliotsuak eskuratu eta lan-merkatuan sartzeko bide bat lortzeko. Formakuntza hau eskualdeko enpresen behar zehatzei egokituta diseinatu da eta parte-hartzaileek ziurtagiri ofiziala lortu dute, euren profil profesionala sendotu eta enplegagarritasuna hobetuz.

Ekintza hauen guztien emaitza argia da:  Cederna Garalurrek zubi lana egin nahi dum finantzaketa, lankidetza eta prestakuntzarako baliabideak enpresen eskura jarriz. Ezinbesteko urratsa da, Mendialdeko enpresak aldaketa teknologiko eta ekonomikoetara egokitzeko gaitasuna areagotu eta eskualdea ekonomia dinamiko eta jasangarri baterako eragilea izan dadin.

Argazkia: Freepik

Kategoriak

Azken sarrerak

  • Aholkularitza ekoizpen proiektuentzako

    19 de ekaina de 2026
  • AMAZABAL INSTITUTUAREKIN ELKARLANA

    18 de ekaina de 2026
  • Xenden Eguna eta Mendialdeko azoka ibiltaria Goldaratzen

    17 de ekaina de 2026