Nafarroako Komunitatea Eraldatzeko Bulegoak zerbitzua eskaintzen du Mendialdean

26 de maiatza de 2025

Energia berriztagarrien arloan proiektuak sustatzeko eta garatzeko, elkarlanean ari dira Cederna Garalur eta Nasuvinsa. Nafarroako Komunitatea Eraldatzeko Bulegoak (gazteleraz OTC) teknikari bat jarri du Mendialdean zerbitzua eskaintzeko. Herritarren eta udalekin batera, energia komunitateak garatzea da helburua eta proiektuetako garapen faseetan aholkularitza eta laguntza eskaintzea. Energia eredu berriak ere mahai gainean jarri nahi dituzte: energia trantsizioaren kulturan formakuntza eskaini eta sentsibilizazio ekintzen bidez zabaltzen joatea.

KEB-OTC zerbitzua 2024ko udan jarri zuten martxan Mendialdean, eta geroztik hainbat proiektu bideratu dituzte. Horien artean, nabarmendu behar dira Goizukoop herri koperatiba komunitate energetiko bihurtu izana eta Leitzako EBK erakundeak bigarren instalazio kolektibo bat jartzea aztertzen ari dela. Gainera, laster asistentzia tekniko bat eskatzeko asmoa dute biomasa komunitate energetikoetan nola txertatu aztertzeko.

Energia sektorea garatzeko ezinbestekoa da industriaren, administrazioaren eta komunitatearen lankidetza: proiektu hauek etorkizuneko energia ereduen oinarria izateko bidean daude.

Kategoriak

Azken sarrerak

  • Aholkularitza ekoizpen proiektuentzako

    19 de ekaina de 2026
  • AMAZABAL INSTITUTUAREKIN ELKARLANA

    18 de ekaina de 2026
  • Xenden Eguna eta Mendialdeko azoka ibiltaria Goldaratzen

    17 de ekaina de 2026