Teknologia berrietan trebatzeko aukera ekainean Mimukai Zentroan

,

Internet bidez komunikatzen ikasi eta teknologia berrietan trebatzeko aukera eskainiko dute Mimukai Garapen Zentroan. Nafarroa Abentura Digitala programaren baitan, lau ikastaro antolatu dituzte ekaineko lehenbiziko bi asteetan. Dohainik izanen dira eta ezagutza maila edo interesaren arabera, teknologia berrietan lehenbiziko urratsak eman, Android telefono mugikorra erabiltzen ikasi, Online erosketak egin, banka digitala erabili edota Canvarekin diseinatzen ikasteko aukera izanen dute herritarrek.

Android telefono mugikorren erabilera

Ekainaren 2tik 6ra, 10:30etik 12:30era. Hamar orduko ikastaroa izanen da eta parte hartzaileek beraien telefono mugikorra eraman beharko dute. Telefonoaren oinarrizko konfigurazioa nola egiten erakutsiko dute eta erabilera seguruaz ere ariko dira solasean. Horrekin batera, Interneten nabigatzen ikasi, edukiak kudeatu eta hainbat aplikazio deskargatu eta erabiltzeko gomendioak ere jasoko dituzte ikastaroan parte hartzen dutenek.

Ikastaroaren informazioa:https://capacitaciondigital.navarra.es/eu/programa-taller-movil

Izen eman:https://administracionelectronica.navarra.es/EmpleoFormate.Internet/Inscripcion?id=19651

Canvarekin diseinatu

Ekainaren 2tik 13ra, 14:30etik 16:30era. Hogei orduko ikastaroa izanen da. Canva lineako diseinu grafikoko tresna bat da, esperientziarik izan gabe diseinu profesionalak sortzeko aukera ematen duena. Gonbidapenak, txartelak, curriculumak, aurkezpenak, kartelak, grafikoak eta sare sozialetarako argitalpenak sortzeko erabil daiteke.

Ikastaroaren informazioa: https://capacitaciondigital.navarra.es/eu/programa-presencial-canva

Izena emateko: https://administracionelectronica.navarra.es/EmpleoFormate.Internet/Inscripcion?id=19650

Teknologia berriak: hastapeneko urratsak

Ekainaren 2tik 13ra, 17:00etatik 19:00etara. Hogei orduko ikastaroa izanen da eta ariketa praktikoen bidez, hainbat tresna erabiltzeko argibideak jaso, teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerak ezagutu eta lehenbiziko urratsak emanen dituzte. Hauek dira landuko dituzten edukiak: Windows eta Androiderako oinarrizko konfigurazio-doikuntzak egin, Interneten nabigatzen ikasi, bideo deiak egin, Administrazio publikoekiko online izapideak egin, Zibersegurtasuneko oinarrizko printzipioak ezagutu…

Ikastaroaren informazioa: https://capacitaciondigital.navarra.es/eu/programa-curso-presencial-20-horas

Izena eman: https://administracionelectronica.navarra.es/EmpleoFormate.Internet/Inscripcion?id=19654

Online erosketak eta banka digitala

Ekainaren 9tik 13ra, 10:30etik 12:30era. Hamar orduko ikastaroa izanen da eta Online erosketak egin eta banka digitala erabiltzeko oinarrizko argibideak emanen dituzte. Kasu praktikoen bidez, arazo nola konpondu eta transakzio seguruak nola egin ere azalduko dute, iruzurrak saihestuz.

Ikastaroaren informazioa: https://capacitaciondigital.navarra.es/eu/programa-presencial-banca-digital

Izena eman: https://administracionelectronica.navarra.es/EmpleoFormate.Internet/Inscripcion?id=19652