Lan orientazioko zerbitzua eskuragarri Mendialdean

,

Cederna Garalur Elkarteak eta Nafar Lansareak, Ilundain fundazioaren bidez, herritarrei zuzendutako lan aholkularitza zerbitzua eskaintzen dute hamabostean behin Leitzako Mimukai zentroan eta Lekunberriko udaletxean.

Langabetuei edo lan aukera berrien bila dabiltzanei, banakako aholkularitza eskainiko diete: lan eskaintzak bilatzen lagundu eta prestakuntza ekintzetara bideratuz. Zerbitzuaren helburua, erabiltzaileei inguruko lan aukerak identifikatzen lagundu eta beraien gaitasun profesionalak eta pertsonalak hobetzeko laguntza ematea da.

Hilabeteko lehenengo eta hirugarren astearteetan, eskainiko dute zerbitzua eta eskaerak egiten dituzten momentuan zehaztuko diete non eta noiz eginen dute hitzordua.

Interesa dutenek, Nafar Lansareko Doneztebeko edo Iturrondo-Iruñako enplegu-agentzian eman dezakete izena.