Eko-baratza ikastaroaren bigarren saioa eginen dute urriaren 22an Lekunberrin

15 de urria de 2024

Eko-Baratza ikastaroaren bigarren formakuntza saioa eginen dute urriaren 22an Lekunberrin. Haziak nola garbitu eta kontserbatu eta udazkeneko baratzeko lanak zeintzuk diren ikasteko aukera izanen dute parte hartzaileek. Lekunberriko udaletxean hasiko dute saioa, 17:00etan, eta azalpen teorikoak jaso ondotik, herriko baratzetara joanen dira ikasitakoa praktikan jartzera. Mendialdeko herritar guztiei egin diete bertan parte hartzeko deia. Izena emateko: mendialdea-elikadura@cederna.es edo 707 515 584.

Ikastaroaren lehenbiziko saioko parte hartzaileak, azalpen teorikoak jasotzen.

Nafarroako Toki Ekintzako Cederna Garalur taldeen eta Toki Administrazioko Departamentuaren arteko lankidetza proiektuaren parte da ekimena eta despopulazioaren erronkari aurre egitea da asmoa.

Kategoriak

Azken sarrerak

  • XXI. Talo Eguna, 16K Plazaola Lasterketa eta Mendialdeko Azoka Ibiltaria

    24 de abuztua de 2026
  • Zaintzaren sektorean lan egitea gustatuko litzaizuke?

    17 de abuztua de 2026
  • Ardi latxaren esnea ustiategian bertan eraldatzeko

    10 de abuztua de 2026