Internet bidez komunikatzen ikasi eta teknologia berrietan trebatzeko, hainbat ikastaro jarri dituzte herritarren eskura. Dohainik izanen dira eta Mimukai garapen zentroan eskainiko dituzte. Lehenbiziko ikastaroa, ekainaren 17tik 28ra emanen dute eta langabetuei edota lana hobetu nahi dutenei zuzendua dago. Berrogei orduko ikastaro bat izanen da eta goizez eskainiko dute, 09:30etik 13:30era. Ziurtagiri digitala, online erosketak, posta elektronikoa, nabegazio segurua Interneten… izanen dira landuko dituzten gaietako batzuk. Eskainiko dituzten beste bi ikastaroak herritar guztiei zuzendutakoak dira. Ekainaren 17tik 21era, Android telefono mugikorren erabilerari buruzko ikastaroa eskainiko dute 16:00etatik 20:00etara. Bigarren ikastaroa, ekainaren 24tik 28ra izanen da, 16:00etatik 20:00etara.
Informazio gehiago lortu nahi dutenek edo ikastaroetan izena eman nahi dutenek 948 01 20 12 telefonora deitu beharko dute.