2024ko azaroan hasi eta 2025eko ekainera arte, ikastaro eskaintza zabala prestatu dute Mimukai zentroak eta Rodoiak, Nafar Lansarearen laguntzarekin. Enpresa kudeaketa eta marketingari buruzko informazio interesgarria landuko dute bertan.
Ikastaroak dohainik izanen dira eta aurten, lehenbiziko aldiz, ikastaro guztiak euskaraz eskainiko dituzte. Bi orduko saioak izanen dira, 18:00etatik 20:00etara, astearte eta ostegunetan emanen dituzte eta ikastaroaren arabera sartu beharreko ordu kopurua desberdina izanen da.
Interesa duen edonork parte hartu dezake ikastaroetan. Horretarako, aldez aurretik izena eman behar da: comercialnavarra@rodoia.com-era idatzita edo 690 981 219 deituta.
Lau ikastaro jarri dituzte aukeran:
- Lan kontratazioa. Azaroaren 12tik 28ra, astearte eta ostegunetan, 18:00etatik 20:00etara. Hamabi orduko ikastaroa izanen da.
- Ekintzaileentzako marketing plana: merkaturatzea eta salmenten aurreikuspena. Urtarrilaren 14tik martxoaren 6ra, astearte eta ostegunetan, 18:00etatik 20:00etara. Hogeita hamabi orduko ikastaroa izanen da.
- Enpresaren zerga kudeaketa. Martxoaren 11tik maiatzaren 22ra, astearte eta ostegunetan, 18:00etatik 20:00etara. Berrogeita bi orduko ikastaroa izanen da.
- Marketing zuzena eta bezeroen fidelizazioa. Maiatzaren 27tik ekainaren 26ra, astearte eta ostegunetan, 18:00etatik 20:00etara. Hogeita zazpi orduko ikastaroa izanen da.