Nekazari Eguna ospatuko dute irailaren 1ean Lekunberrin eta zaldi-aziendak Mendialdeko ekonomia, kultura eta paisaia tradizionalean izan duten garrantzia agerian uzteko baliatuko dute hitzordua.
Larraungo eta Lekunberriko udalek eta Cederna Garalurrek zaldi-azoka antolatu dute eta Mendialdeko ustiategietako 100 abelburu baino gehiago jarriko dituzte ikusgai eta salmentarako, 50 buru baino gehiago. Azoka aberasteko, gainera, Mendialdeko Azoka Ibiltaria ere egingo da, eta eskualdeko artisau eta nekazaritzako elikagaien eskaintza zabala jarriko da bisitarien eskura. 28 postu jarriko dituzte Lekunberriko Artzanegi kalean. Nekazaritzako elikagaien 18 postu eta artisauen 10 postu. Azokak 10:00etatik 15:00era egingo dituzte.