Mendialdeko Azoka Ibiltaria apirilaren 13an izango da Betelun, eta jaialdi kutsu berezia izango du, folklorearekin lotuta. Bertan, dantza tradizionalak eta musika izango dira protagonista, herriko trikitilari eta fanfarrearen eskutik.
Guztira, 23 postu egongo dira Beteluko plazan: 12 postu agroalimentario (taloa, gazta, eztia, haragi produktuak, hestebeteak, pateak, ogia, arrautzak, artisau garagardoa, olioa, artisau txokolatea, etab.) eta 11 artisautza postu (egurra, zera- mika, metala, ehungintza, etab.), guztiak eskualdeko artisauenak.
Bertako produkturik onenak erakusteko aukera paregabea izango da, modu iraunkor eta arduratsuan ekoitzitakoak, eta tokiko lehengaiak erabiltzea baloratzen duena. Ekimen honek, gainera, kontsumo arduratsua eta ingurumenarekiko kontzientzia sustatzen du, eskualdeko paisaia, ekonomia eta kulturarekin bat eginez.
Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen du