Elikadura
Eskualde-mailako toki-garapenean sakontzeko premiaren aurrean, 2019an Mendialdeko Elikadura Proiektua jarri zen abian. Helburua tokiko elikadura-sistema indartzea zen, lurren kudeaketatik, elikagaien ekoizpenetik, eraldaketatik, merkaturatzetik, sentsibilizaziotik eta kontsumo arduratsutik hasita. Horretarako, hainbat bide eta proposamen landu dira: Mendialdeko Azoka Ibiltaria, gure eremuan indarra izan dezaketen fruta-arbolen inguruko formazioak, zaharberritze kolektiboak egitea, ekoizleen eta eraldatzaileen lana ezagutzeko eskolekin antolatutako bisitak…
1. helburua: Nekazaritzako elikagaien sektorearen lehiakortasuna eta errentagarritasuna hobetzea
2. helburua: ekoizpen ekologikoa eta kontsumo-ereduaren aldaketa bultzatzea
Projektuak



