Cederna Garalur Elkarteak eta Nafar Lansareak, Ilundain fundazioaren bidez, herritarrei zuzendutako lan aholkularitza zerbitzua eskainiko dute hamabostean behin Leitzako Mimukai zentroan edo Larraungo Gabari etxean.
Hilabeteko lehenengo eta hirugarren astearteetan, eskainiko dute zerbitzua eta eskaerak egiten dituzten momentuan zehaztuko diete non eskainiko den. Lan bila ari direnei banakako aholkularitza eskainiko diete: inguruko aukerak identifikatzen lagundu eta bakoitzaren gaitasun profesionalak eta pertsonalak hobetzeko laguntza emanaz. Gainera, lan eskaintzen bilaketan lagundu eta prestakuntza ekintzetara bideratuko dituzte.
Interesa dutenek, enplegu-agentzian, orientacion17@fundacion-ilundain.com helbidera idatzita edo 629 56 69 92 telefonora deituta eman dezakete izena.