Ekonomia Sustatzeko Plana

Eskualde ikuspegia indartzeko premia ikusi zuten Mendialdeko 10 udalek, Plazaola Partzuergo Turistikoak eta Cederna Garalur Elkarteak. Hala, 2019tik aurrera, fokua Mendialdean jarri eta, bereziki, lurraldearen garapen sozio-ekonomikorako baliagarria izanen den elkarlana eta eskualde identitatea eta kohesioa lantzen ari dira.

Apustu horren emaitzetako bat izan da tokiko eragileen parte hartzearekin osatu duten Ekonomia Sustatzeko Plana. 2023-2025 urteetan gauzatuko da eta Nafarroako S4 Espezializazio Adimentsuaren Estrategian oinarritu da.

Planaren zeharkako ardatzak
  • Jasangarritasuna
  • Digitalizazioa
  • Genero ikuspuntua
  • Gazteak

Gobernantza

ORGANOAKEGINKIZUNAKMAIZTASUNA
Behatoki sozioekonomikoaPlanaren gobernantzaUrtean behin, gutxienez, eta beharrezkoa denean
Talde eragileaJarraipena egin eta dinamizatuHilean behin, eta beharrezkotzat jotzen denean
Foro SektorialakSektore edo gai zehatzak landuUrtean bitan, gutxienez, beharrezkotzat jotzen duenean