NEGOZIO AUKERA BERRIA: LEITZAKO GELTOKIA

,

Autoenplegurako eta ostalaritza/ostatu arloko lanpostuak sortzeko aukera

πŸ“’ LEITZAKO GELTOKIA KUDEATZEKO DEIALDIA

Leitzako Geltokian kokatuta dauden TABERNA, JATETXEA eta ATERPETXEA kudeatzeko deialdia dagoeneko irekita dago.

πŸ•– Proposamenak aurkezteko epea ekainaren 23a artekoa izanen da.

πŸ’« DENOK EGITEN DUGU LEITZA! πŸ’«

Kudeaketarako argibideak eta baldintzak:

Datu orokorrak
πŸ‘₯ Biztanleria: 3.011 biztanle (2025).
πŸ“ Kokapena: Leitzako Plazaolako tren-geltoki zaharra.
πŸŒ„ Ingurunea: Plazaolako Bide Berdearen ibilbidean eta Eurovelo bizikleta-sarearekin lotuta; herrigunetik gertu, natura, zikloturismoa eta taldeentzako egonaldiak uztartzeko kokapen estrategikoa.
πŸ› οΈ Zerbitzuak eta baliabideak:
Udalak jardueraren euskarri diren lokalak eta instalazioak jartzen ditu. Udalak Cederna Garalurren bitartez (garapen agentzia) ekintzailetzaren sustapenerako laguntza eskaintzen du.
Leitzako Geltokia udal ekipamendu berritua da, kudeaketa eta ustiapen bateraturako prestatua: 50 lagunentzako aterpetxea, jendeari irekitako taberna-jatetxea eta erabilera anitzeko gunea. Zerbitzuak modu koordinatuan eskaini behar dira, kalitatea, irisgarritasuna, jasangarritasuna eta erabiltzaileentzako arreta egokia bermatuz.
Bezero segmentuak
β€’ Herritarrak eta inguruko bezeroak, taberna-jatetxerako eta ekitaldi puntualetarako.
β€’ Taldeak: ikastetxeak, kirol taldeak, elkarteak, kultur taldeak eta udal jarduerak.
β€’ Familiak eta bisitariak, asteburuetako edo oporraldietako egonaldietarako.
β€’ Ibiltariak eta zikloturistak, Plazaolako Bide Berdea eta Eurovelo sarearen erabiltzaileak.
Balio proposamena
β€’ Aterpetxea, taberna-jatetxea eta erabilera anitzeko gunea uztartzen dituen negozio-aukera integrala.
β€’ Kokapen berezia: Plazaolako Bide Berdearen ondoan eta zikloturismoari lotua.
β€’ Taldeentzako edukiera eta zerbitzu osagarriak eskaintzeko aukera.
β€’ Bertako eta 0 km-ko produktuekin lotutako proposamen gastronomikoa garatzeko aukera.
β€’ Euskarazko arreta, irisgarritasuna eta ingurumen-kudeaketa balio erantsi gisa.
Kudeaketa
Zerbitzu publikoaren emakida bidez kudeatuko da. Esleipendunak bere gain hartuko ditu ustiapenaren antolaketa, langileak, erabiltzaileen arreta, aterpetxearen eta taberna-jatetxearen eguneroko funtzionamendua, garbiketa, mantentze arrunta eta jardueraren arrisku ekonomikoa. Euskarazko zerbitzua eta hizkuntza-paisaia bermatu beharko dira.
Zeregin nagusiak
β€’ Aterpetxearen erreserbak, harrera eta ostatu-zerbitzua kudeatzea.
β€’ Taberna-jatetxea irekitzea eta otorduak, gosariak eta zerbitzua bermatzea, pleguan ezarritako egutegi eta ordutegien arabera.
β€’ Erabilera anitzeko gunea talde, otordu, jarduera edo ekitaldietarako koordinatzea.
β€’ Garbiketa, mantentze-lan arrunta, inbentarioa eta erabiltzaileen gogobetetze-txostenak egitea.
β€’ Komunikazioa, sustapena eta bezeroak erakartzeko ekintzak garatzea.
β€’ Leitzako agenda, Plazaolako baliabideak eta eskualdeko turismo-eskaintza elkarlanean sustatzea.
Arriskuak eta kontuan hartu beharrekoak
β€’ Eskariaren urtarokotasuna eta diru-sarreren aldakortasuna.
β€’ Gutxieneko irekiera-egutegia eta ordutegiak betetzeko langile-antolaketa.
β€’ Garbiketa, mantentze eta hornidura-kostuen kudeaketa.
β€’ Kaudimen ekonomikoa, erantzukizun zibileko asegurua eta administrazio-dokumentazioa behar bezala prestatzea.
β€’ Euskarazko arreta eta zerbitzuaren kalitate-maila bermatzea.
Hazkunde aukerak
β€’ Zikloturismo eta senderismoari lotutako paketeak sortzea.
β€’ Ikastetxe, elkarte eta taldeekin egonaldi eta jarduera programak garatzea.
β€’ Bertako produktuan eta 0 km gastronomian oinarritutako eskaintza indartzea.
β€’ Tailerrak, hitzaldiak, erakusketak edo kultur/kirol ekitaldi osagarriak antolatzea.
Lizitazio bidezko prozesua
πŸ“… Eskaerak aurkezteko epea: 2026/06/23.
LizitaziokoΒ  irizpidideak
Β πŸ“ Lekua: Nafarroako Lizitazio Elektronikoko Plataforma (PLENA), Nafarroako Kontratazio Atariaren bidez.
βš–οΈ Balorazio irizpideak: balio teknikoa 45 puntu arte; irizpide sozialak 10 puntu arte; sektorean esperientzia 15 puntu arte; eskaintza ekonomikoa 30 puntu arte. Irizpide kualitatiboetan gutxienez 22,5 puntu lortu beharko dira prozeduran jarraitzeko.
Kontratuaren baldintzak
πŸ’Ά Gutxieneko kanona: 250 €/hilean (BEZa kanpo) lehen urtean; urtero 50 €/hileko igoera aurreikusten da.
πŸ“… Kontratuaren iraupena: 5 urte, esleipenaren datatik aurrera; urtez urte luzatu ahal izango da, gehienez 10 urtera arte.
πŸ“¦ Biltegia eta ekipamendua: Udalak jardueraren euskarri diren lokalak eta instalazioak jartzen ditu. Esleipendunak, ustiapena hobetzeko, beharrezkotzat jotzen dituen tresnak edo instalazioak gehitu ahal izango ditu, pleguan jasotako baldintzen arabera.
Kontaktua
Leitzako Udala.
Harrera ordutegia: aldez aurretik egiaztatzea gomendatzen da.
Tel. 948 51 00 09
Pleguak kontsultatu hemen: Anuncio de licitaciΓ³n
Web orria: www.leitza.eus