Mendialdeko elikadura sistema eta elikagaien ekoizpena bultzatzeko udal politika publikoei buruzko jardunaldia

,

Nekazaritza politikak, orokorrean, gobernu zentral eta autonomikoen eskumena diren arren, tokiko entitateek lan handia egin dezakete tokiko elikadura sistemak eraikitzeko eta sendotzeko eta elikagaien ekoizpena bultzatzeko.

Bestalde, tokiko elikadura sistemak egituratzeko eta indartzeko askotariko arlotan egindako lana garrantzitsua da. Esaterako, elikadurarako eskubidea, jangela publikoen elikadura-eredua, erosketa publikoa, ekimen kulturaletako elikadura-eskaintza, eskoletako kurrikulum akademikoa, merkataritza txikia, zaintza eredua, edota turismoa, tokiko elikadura sistemaren parte izan daitezke.

Mendialdean elikagaien ekoizpenari zein tokiko elikadura sistemari bultzada emateko asmoz, gai horiek guztiak lantzeko jardunaldia antolatu du Mendialdeko Elikadura Mahaiak. Ekainaren 4an izango da, 15.30tatik 20tara, Mimukain (Leitzan).

Nori zuzenduta dago jardunaldia?

Jardunaldia edonori zuzenduta dago. Hala ere, nolabait elikadura lantzen duten arduradun politikoei, udal-langileei zein herri eragileei gonbidapen berezia egiten diegu. Kultura eta kiroletik, gizarte zerbitzuetatik, hezkuntzatik, turismotik, eta beste hainbat arlotatik zeharka lantzen da elikadura eta, beraz, horietako edozein esparrutan lanean ari direnentzat interes berezia izanen du. Animatu eta etorri, baduzu zer egin, baduzu nola eragin!

Izen-ematea

Jardunaldian parte hartzeko izena eman behar da. Horretarako, galdetegi hau bete: https://labur.eus/ekainak4

Egitaraua

15.30. Harrera eta izen-ematea

16.00. Jardunaldien irekiera. Cederna Garalur eta Mimukai

16.15. Tokiko elikadura sistemen aldeko politikak arlo ezberdinetan

  • Elikadura eskubidea agroekologiatik: gizarte zerbitzuetatik erantzunak. Bizilur
  • Nekazariak hondakinen kudeaketan Larrabetzun. Gurpide Elkartea
  • Erosketa publikoa, eraldaketarako gakoa. Mirua Microcoop
  • Antsoaingo Jantoki Komunitarioa. Antsoaingo Udala

17.45. Atsedena

18.15. Elikagaien ekoizpena bultzatzeko tokiko esperientziak

  • Andia Mankomunitatearen esperientzia eta Zunbeltz proiektua
  • Bergara eta Debagoienako esperientziak
  • Hernaniko Elikadura Mahaiaren esperientzia

19.45. Jardunaldien Itxiera. Mendialdeko Elikadura Mahaia

Informazio praktikoak

Jardunaldia 16tan puntual hasi nahi dugu. Horretarako, 15.30tan gerturatzea eskertuko dizuegu.

Mimukai Garapen Zentroan (Leitzan) egingo dugu jardunaldia. Hemen duzue kokapena.

Jardunaldia nagusiki Euskaraz izango da, itzulpena behar izanez gero, xuxurlarien bidez egingo da.

Marta Barba

Elikadura
mendialdea-elikadura@cederna.es
607 515 584