NEXT Generation funtsak turismo jasangarrirako bultzada

,

Cederna Garalur Elkarteak Helmugako Turismo Jasangarrirako Planak (HTJP) kudeatzen ditu. Tokian tokiko beharrak eta errealitatea zein den aztertuta 2023-2026 urteetarako Plazaola-Sakana-Ultzamaldea Helmugako Turismo Jasangarrirako Plana landu da. 5.000.000 eurorekin finantzatzen da Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planarekin, Europar Batasunak finantzatutkoa NEXT Generation funtsen bidez.

Mendialdean kokatzen den proiektu hau eskualdeko turismo sektorean aurrera eraman diren estrategia guztien norabide beretik doa. Horregatik, Plazaola Partzuergo Turistikoarekin eta Sakanako Garapen Agentziarekin elkarlanean gauzatzen da.

HTJParen helburu nagusia Plazaola-Sakana-Ultzamaldeko sektore turistikoa eraldatzen laguntzea da. Jasangarria, irisgarria eta benetakoa den helmuga turistiko bat izatera iristea. Horretarako, entitate publiko, turismo eragile eta herritarren arteko elkarlana funtsezkoa izango da. Elkarlana baita, bertako baliabideen kudeaketa jasangarria egin, beste jarduerekin bateragarria izan eta bertako izaera errespetatzeko bidea.

Baina, zertan ari gara lanean?

Batetik, eskualdeko udalen berezko proiektuak bultzatzen dira. Turismo jasangarria, eraginkortasun energetikoa, digitalizazioa eta lehiakortasuna ardatz dituzten hainbat proiektu landu dira eskualdean: Basaburua Bosque Benéfico-Baso Babeslea produktu turiskiko berria, Sakanako bizikleta bidearen zati bat egitea, Itxesin aterpetxe gisa erabiliko den eraikina altxatzea, Ultzamako erromatar bidea berreskuratzea eskualdeko natura-bidezidorren sarean txertatzeko, Leitzako garai bateko geltokia gaitzea eta Latasan energia-eraginkortasuna hobetzeko neurriak hartzea.

Bestetik, eskualdearen beharrei erantzuteko hainbat kontratu exekutatuko ditu Cederna Garalurrek: marketin digitaleko plan bat eta helmuga sustatzeko tresnak egitea eta gauzatzea, helmugaren irisgarritasun-plana, turismo-baliabideen ikus-entzunezko animazio artistikoa, txirrindularientzako zerbitzu-guneen sarea eta ibilbideak eta bidezidorrak digitalizatzea….