1. XEDEA
Lege-ohar honek mimukai.eus webgunearen erabilera eta baliatzea arautzen ditu. Webgunearen titularra CEDERNA GARALUR ELKARTEA da (aurrerantzean, WEBGUNEAREN JABEA).
WEBGUNEAREN JABEAREN webgunean nabigatzeak gunearen ERABILTZAILE bihurtzen zaitu, eta lege ohar honetan jasotako baldintza guzti-guztiak osorik eta argi eta garbi onartzea dakar. Jakinarazten da, halaber, baldintza horiek alda daitezkeela WEBGUNEAREN JABEAK aurrez horren berri eman gabe; halakorik eginez gero, argitara emango da eta jakinaraziko da ahalik eta aurrerapen handienarekin.
Hori dela-eta, webgune honetan ematen diren informazio eta zerbitzuetara sartu eta horiek erabili nahi badira, komenigarria da edukia arretaz irakurtzea.
Erabiltzailea, gainera, webgunea behar bezala erabiltzera behartuta dago legeen, fede onaren, ordena publikoaren, trafikoaren erabileren eta lege-ohar honen arabera, eta betebehar hori ez betetzearen ondorioz eragin lezakeen edozein kalte eta galerarengatik erantzun beharko du WEBGUNEAREN JABEAREN edo hirugarrenen aurrean.
Berariaz debekaturik dago baimendua ez dagoen beste edozein erabilpen egitea; WEBGUNEAREN JABEAK webgunerako sarbidea eta erabilpena uka edo ken dezake edozein unetan.
2. IDENTIFIKAZIOA
WEBGUNEAREN JABEAK, Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen arabera, honako hau jakinarazten dizu:
Titularra: CEDERNA GARALUR ELKARTEA
Izen komertziala: CEDERNA GARALUR
IFK: G31372063
Telefonoa: +34 948206697
Helbidea: Berriobide kalea 40, 001 bulegoa, 31013 ANTSOAIN (Nafarroa, Espainia)
3. KOMUNIKAZIOAK
Gurekin harremanetan jartzeko, hainbat bitarteko jarri ditugu zure eskura, honako hauek:
Tel.:+34 948206697
Posta elektronikoa: info@cederna.es
Posta-helbidea: Berriobide kalea 40, 001 bulegoa, 31013 ANTSOAIN (Nafarroa, Espainia)
Erabiltzaileen eta WEBGUNEAREN JABEAREN arteko jakinarazpen eta komunikazio guztiak eraginkorrak izanen dira, ondorio guztietarako, aipatutako edozein baliabide horietako baten bidez egiten badira, telefono bidez egindakoa izan ezik.
4. SARTZEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
Webgunerako eta horretan ematen diren zerbitzuetarako sarbidea librea eta doakoa da. Hala eta guztiz ere, WEBGUNEAREN JABEAK web-orrialdean ematen dituen zerbitzuak erabili ahal izateko aurrez inprimakia betetzea eska dezake.
Erabiltzaileak bermatu egiten du WEBGUNEAREN JABEARI emandako datu guztiak egiazkoak direla eta eguneratuta daudela, eta erabiltzailea izanen da adierazitako datu okerren erantzule bakarra.
Erabiltzaileak WEBGUNEAREN JABEAREN edukiak eta zerbitzuak behar bezala erabiltzeko konpromisoa hartzen du, baita ondorengo horietarako ez erabiltzeko konpromisoa ere:
- Delitu-, indarkeria-, pornografia-, arrazismo-, xenofobia-, irain-, terrorismoaren apologiazko edo, orokorrean, legearen eta ordena publikoaren aurkako edukiak zabaltzeko.
- Sarean birus informatikoak sartzeko edo WEBGUNEAREN JABEA zein hirugarrenen dokumentu elektroniko, datu edo sistema fisiko eta logikoak aldatu, izorratu, eten edo akatsak edota kalteak sortarazi ditzaketen ekintzak egiteko; baita webgunera eta bere zerbitzuetara beste erabiltzaileen sarrera oztopatzeko WEBGUNEAREN JABEAK bere zerbitzuak emateko erabiltzen dituen baliabide informatikoen kontsumo masiboaren bitartez.
- Beste erabiltzaileen posta elektronikoen kontuetara edo WEBGUNEAREN JABEAREN edo besteren sistema informatikoko gune mugatuetara sartzen saiatzeko eta, bere kasuan, informazioa ateratzeko.
- Jabetza intelektual edo industrialaren eskubideak urratzeko, baita WEBGUNEAREN JABEAren edo hirugarrenen informazioaren konfidentzialtasuna hausteko.
- Beste edozein erabiltzaileren identitatea ordezkatzeko.
- Edukiak errepikatu, kopiatu, zabaldu, beste baten eskuetan jarri edo komunikazio publikoko beste edozein modu erabili, aldatu edo eraldatzeko, dagozkien eskubideen jabearen baimena eduki ezean edo hori legearen arabera onargarria ez bada.
- Helburu publizitarioekin edo edozein motako publizitate eta salmenta-helburu edo izaera komertzialezko komunikazioak helarazteko datuak jasotzeko, aldez aurretik eskatuak edo onartuak ez badira.
Webguneko eduki guztiak, alegia testuak, argazkiak, grafikoak, irudiak, ikonoak, teknologia, softwarea, baita diseinu grafikoa eta iturburu-kodeak, egintza bat osatzen dute eta horren jabetza WEBGUNEAREN JABEARENA da, eta ez da ulertuko horien gaineko ustiapen eskubideak erabiltzaileari eman zaizkionik, web-orrialdearen erabilpen zuzenerako beharrezkoa denaz haratago.
Hitz batez, webgune honetara sartzen diren erabiltzaileek edukiak ikusi ahal dituzte eta, bere kasuan, onarturiko kopia pribatuak egin ahal izango dituzte, betiere errepikaturiko elementuak hirugarrenei uzten ez bazaizkie, sareetara konektaturiko zerbitzarietan instalatzen ez badira, edo inolako ustiapenerako erabiltzen ez badira.
Halaber, webgunean agertzen diren marka, merkataritza-izen edo edozein motako zeinu bereizgarri guztiak WEBGUNEAREN JABEARENAK dira, eta ezin izango da ulertu horien erabilera edo sarbidea edukitzeak erabiltzaileari inolako eskubiderik ematen dionik.
Edukiak zabaltzea, aldatzea, lagatzea edo horiek komunikazio publikoa eta ustiapen-eskubideen jabeak espresuki onartu ez dituen edozein ekimen debekaturik dago.
Hiperesteka bat ezartzeak ez du esan nahi inola ere WEBGUNEAREN JABEAREN eta webgune horren jabearen arteko erlaziorik dagoenik, ez eta WEBGUNEAREN JABEAK eduki edo zerbitzu horiek onartzen edo onirizten dituenik ere.
WEBGUNEAREN JABEAK ez du bere gain hartzen erabiltzaile bakoitzak webgune honetan eskura jarritako materialei ematen dien erabileraren erantzukizuna, ezta horietan oinarrituta egiten dituen jardueren erantzukizuna ere.
5. SARTZEAN ETA ERABILTZEAN BERMEAK ETA ARDURAK BAZTERTZEA
Webgune honen edukia izaera orokorrekoa da eta helburu informatiko soila du, eta ez dago bermaturik eduki guztietarako sarrera, ezta horien sakontasuna, zuzentasuna, iraunaldia edo gaurkotasuna ere, ezta horien egokitasuna edo erabilgarritasuna berariazko helburu baterako.
WEBGUNEAREN JABEAK baztertu egiten ditu, ordena juridikoak uzten duen neurriraino, ondoren aipatzen direnetatik eratorritako edozein izaerako kalte-galerengatik sorturiko ardura guztiak:
- Webgunera sartzeko ezintasuna edo edukien egiazkotasuna, zehaztasuna, sakontasuna edota egunerokotasuna, baita transmititu, zabaldu, gorde eta erakutsitako edukien edozein bizio edo akatsen izankizuna, webgunearen edo ematen diren zerbitzuen bitartez lorturikoak.
Sistema informatikoetan, dokumentu elektronikoetan nahiz erabiltzaileen datuetan aldaketak eragin ditzaketen birus edo beste elementuen presentzia edukietan.
Webgunearen erabilera desegokiaren ondorioz legeak, fede ona, ordena publikoa, trafikoko araudia eta honako lege-abisua ez betetzea. Zehazki eta adibide moduan, WEBGUNEAREN JABEAK ez du bere gain hartuko hirugarrenek jabetza intelektual eta industrialaren, sekretu enpresarialaren, ohorerako eskubideen, intimitate pertsonal eta familiarraren eta bakoitzaren irudiaren aurka egindako ekintzak, ezta eskuduntza desleiala eta legez kontrako publizitateko arautegiaren aurkakoak ere.
Halaber, WEBGUNEAREN JABEAK, web-orrialde honetatik kanpo dagoen eta gure web masterrak berak zuzenean kudeatzen ez duen edozein informazioarekiko ardura guztiak baztertzen ditu. Web-orrialde honetan ageri diren esteken eginkizuna erabiltzaileari web-orrialde honek ematen dituen edukiak zabaldu ditzaketen bestelako iturriak badaudela informatzea da. WEBGUNEAREN JABEAK ez du bermatzen eta ez du bere gain hartzen estekaturiko lekuen funtzionamendua edo irisgarritasuna, eta ez du, halaber, iradokitzen, gonbidatzen edo gomendatzen horiek erabiltzea; hortaz, ez da lortutako emaitzen arduradun izango. WEBGUNEAREN JABEAK ez du bere gain hartuko hirugarrenek hiperestekak ezartzea.
6. PROZEDURA LEGEZ KANPOKO EKINTZAK EGITEKOTAN
Edozein erabiltzailek edo hirugarren batek web-orrialdeetan bildutako edo webgunearen bitartez irisgarri dauden web-orrietan emandako edozein ekintzaren edo edukiren erabilerarekiko legez kanpoko izaera erakusten duten egintza edo inguruabarren bat dagoela irizten badio, jakinarazpen bat bidali beharko dio WEBGUNEAREN JABEARI, bere burua behar bezala identifikatuz eta balizko lege-hausteak zehaztuz.
7. ARGITALPENAK
Webgunearen bidez emandako informazio administratiboak ez du administrazio publikoen aldizkari ofizialetan formalki argitaratu behar diren lege, araudi, plangintza, xedapen orokor eta egitateen publizitatea ordezkatzen; aldizkari ofizialak dira horien egiazkotasuna eta edukieraren fede ematen duten bakarrak. Webgune honetan ageri den informazioa lege-baliotasuneko helbururik ez duen gida modura ulertu behar da.
8. PRIBATUTASUN POLITIKA
Zure informazioa behar badugu, beti eskatuko dizugu espresuki eta boluntarioki ematea informazio hori. Webguneko datuak jasotzeko inprimakien edo beste bide batez jasotako datuak datu pertsonalak lantzeko fitxategi batera gehituko dira, eta horren arduraduna CEDERNA GARALUR ELKARTEA (aurrerantzean WEBGUNEAREN JABEA) izango da.
Erakunde honek datuak isilpean tratatuko ditu eta zuk eskatutako zerbitzuak emateko helburuarekin soilik, Datuak Babesteari buruzko Erregelamendu Orokorrak, EB/2016/679 DBEOk, Aplikagarria den Espainiako Legeriak, 3/2018 DBLOk, abenduaren 5ekoak, eta Informazio Gizartearen Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legeak ezartzen dituzten lege- eta segurtasun-berme guztiekin.
WEBGUNEAREN JABEAK ez ditu datuak hirugarrenei ez utziko edo haiekin partekatuko zure berariazko baimenik gabe.
Era berean, WEBGUNEAREN JABEAK datuak ezeztatu edo zuzenduko ditu okerrak, osagabeak edo beren helbururako beharrezkoak suertatzen ez direnean, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko EU/2016/679 DBEOk xedatutakoaren arabera.
Erabiltzaileak bere datuen inguruan emandako baimena baliogabetu ahal izango du eta horietara sartzeko, horiek zuzentzeko, ezeztatzeko, mugatzeko, berritzeko, horiei aurka egiteko eta eramateko eskubideak baliatu ahal izango ditu, ondorengo helbidera joz: WEBGUNEAREN JABEA (datuak babesteko departamentuarentzat edo harremanetarako pertsonarentzat), helbidea BERRIOBIDE KALEA 40, 001 BULEGOA – 31013 ANTSOAIN, NAFARROA (ESPAINIA); edo info@cederna.es posta elektronikoan, edo datuak babesteko ordezkariarentzat dpo@gfmservicios.com helbidean, behar bezala identifikatuta eta espresuki adierazita zein eskubide gauzatu nahi den.
WEBGUNEAREN JABEAK aipatu EU/2016/679 DBEOn eta aplikagarriak zaizkion gainerako araudietan eskatzen diren segurtasun-mailak hartuko ditu. Nolanahi ere, ezin du bermatu guztiz sistema urratuko ez denik; hortaz, ez du ardurarik hartuko hirugarrenek erabiltzailearen sistema informatiko, dokumentu elektroniko edo fitxategietan eginiko aldaketetatik eratorritako kalte-galerekiko.
Gure webgunea gureak ez diren beste webgunetarako esteken bitartez uzteko aukera eginez gero, WEBGUNEAREN JABEAK ez du bere gain hartuko webgune horien pribatutasun-politikak edo erabiltzailearen ordenagailuan horiek pilatu ditzaketen cookieekiko inolako ardurarik.
Posta elektronikoarekiko gure politika soilik zuk eskatutako komunikazioak bidaltzera mugatuko da.
Mezu horiek posta elektronikoaren bidez jaso nahi ez badituzu, horietan bertan aukera emango zaizu mezu horiek jasotzearen gaineko ezeztapen-eskubidea eta uko egiteko zure eskubidea erabiltzeko, Informazio Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko 34/2002 Legeko III. tituluko 22. artikuluaren arabera.
Gure Pribatutasun Politikari buruzko argibide gehiago jasotzeko, sar zaitez esteka horren bitartez.
9. COOKIE POLITIKA
Zer dira cookieak?
Cookie bat hainbat orrialdetara sartzean zure ordenagailura deskargatzen den fitxategi bat da. Cookie horiek web-orrialde bati aukera ematen diote, besteak beste, erabiltzaile baten edo horren ekipoaren nabigazio-ohiturak biltegiratzeko eta horiei buruzko informazioa berreskuratzeko, eta, jasoko duten informazioaren eta zure ekipoa erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabil daitezke.
Web-orrialde honek darabiltzan cookie-motak
Web-orrialde honek hainbat xedetarako darabiltza cookieak, hauek barne:
Analisiko cookieak: guk edo hirugarrenek landuta, zenbat erabiltzaile ditugun jakiteko aukera ematen digute, eta horrela, erabiltzaileek eskaintzen zaien zerbitzuaz egiten duten erabilera neurtzeko eta estatistikoki analizatzeko aukera ematen dute. Horretarako, gure web-orrialdeko nabigazioa analizatzen da, orrialdea hobetze aldera.
Informazioa lortzeko eta analizatzeko darabilgun aplikazioa Google Analytics da.
Horretarako erabiltzen diren cookieak (_utma, _utmb, _utmc, _utmt eta _utmz) hirugarrenenak dira.
Cookie horiek erabiltzaileek webgunean egiten duten nabigazioari buruzko informazioa jasotzeko erabiltzen dira, bisiten jatorria eta estatistika-mailako beste datu batzuk ezagutze aldera.
Ondorengo esteken bidez Google Analitiycs-ek erabiltzen dituen cookieen xehetasuna eta horien helburua ikus ditzakezu: https://developers.google.com/analytics/devguides/collection/analyticsjs/cookie-usage eta Google-ren pribatutasun-zentroa.
Oharra: Cookie ‘propioak’ web-orrialde honen jabeak bakarrik erabiliko ditu eta ‘Hirugarrenen’ cookieak zerbitzuak ematen duenak erabiltzen ditu, aurreko koadroan zehaztutakoaren arabera.
Cookieak ezabatzea edo blokeatzea.
Zure ekipoan instalatutako cookieak baimendu, blokeatu edo ezaba ditzakezu, zure ordenagailuan instalaturik duzun nabigatzaileko aukerak konfiguratuz.
Ondorengo esteketan ikus dezakezu zure nabigatzaileari eta cookieei buruzko argibide gehiago:
- Firefox: http://support.mozilla.org/es/kb/habilitar-y-deshabilitar-cookies-que-los-sitios-we
- Chrome: http://support.google.com/chrome/bin/answer.py?hl=es&answer=95647
- Internet Explorer: http://windows.microsoft.com/es-es/windows7/how-to-manage-cookies-in-internet-explorer-9
- Safari: http://support.apple.com/kb/ph5042
- Opera: http://help.opera.com/Windows/11.50/es-ES/cookies.html
Beste nabigatzaile batzuk
Kontsultatu instalaturik duzun nabigatzailearen dokumentazioa.
Google Analytics-en nabigatzaileentzako desgaitzeko osagarria.
Zure informazioa Google Analytics-era bidal ez dadin, Google Analytics-en cookie analitikoak nabigatzaile guztietan errefusatu nahi badituzu, osagarri bat jaits dezakezu ondorengo estekatik urrats hori emateko: https://tools.google.com/dlpage/gaoptout.
10. LEGERIA APLIKAGARRIA
Ondoko baldintzak Europako legeriak zuzenduko ditu, eta kasu honetan indarraldian dagoen Espainiako legeriako kontrol-agintaritzaren (Datuak Babesteko Espainiako Bulegoa) baitan egongo da.
Erabiliko den hizkuntza gaztelania izanen da.