Mendialdeko biomasaren bideragarritasun plana egin dute

,

Mendialdean biomasa basotik energia berriztagarri gisa aprobetxatzeko egindako proiektuak eskualdearen garapen jasangarria eta autosufizientzia energetikoa bultzatzea izan du helburu. LurGeroa enpresaren laguntzaz egindako azterlan integral batek biomasa baliabideak modu eraginkorrean kudeatzeko eta aprobetxatzeko bideak zehaztu ditu, eta horrek ekarpen handia egingo du eskualdearen etorkizun energetiko eta ekonomikoan.

Proiektuaren emaitza nagusien artean, energia sorkuntza iraunkorra eta bertako baliabideen balio handitzea daude, baita mendietako kudeaketa jasangarria bermatzea ere. Honek aukera ematen du Mendialdeko ekonomiaren dinamizaziorako.

Era berean, biomasa proiektuak mendien kudeaketa iraunkorra bultzatzen du basoen osasuna eta ekosistemak babestuz eta horrek ingurumen-inpaktu positiboa dakarkio eskualdeari. Energia berriztagarrien erabilerak, fosilak ordezkatuz, karbono aztarna murriztea ahalbidetzen du, ingurumenaren zaintza areagotuz.

Proiektuan landutako estrategia juridiko eta antolakuntza ereduek kudeaketa eraginkorra eta gardenagoa bermatuko dute, tokiko administrazioekin eta gizartearekin elkarlanean, baliabideen erabilera justua eta iraunkorra sustatuz.

Udalerri eta kontzejuetako ordezkariek ere parte hartu dute lanketan eta horrela, eskualdeko komunitatearen beharrak eta iritziak ere proiektuan integratu dira;  proiektuaren onarpena eta jasangarritasuna indartuz.

Mendialdeko biomasa proiektuak aukera paregabea eskaintzen du eskualdeko baliabide naturalak modu jasangarrian erabiltzeko, energia autonomoa eta berriztagarria sortzeko eta garapen ekonomiko eta sozial orekatu eta iraunkorra bultzatzeko.